Bretoieraren alde, Ar Redadeg lasterketan korrika Udala eta oiartzuarrak ere

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Maiatzaren 17an hasi zen Ar Redadeg, bretoieraren aldeko Korrika. Bederatzi egunez Bretainia zeharkatuko du lasterketa herrikoiak, lekukoa eskuz esku eta alderik alde pasaz. Pointe du Raz (Plogoff udalerrian) eta Morlaix lotuko ditu. Bihar iritsiko da edizio honetarako aukeratutako leloa Treuzkas! (Pasa ezazu!) leloa izan duen 2024ko edizioa helmugara.

Oiartzunek Karaezekin duen senidetza tarteko, harreman berezia dugu Bretainiarekin. Gure hizkuntzen defentsak ere senidetzen gaitu eta horregatik, lasterketan parte hartu dute gaur goizean Joana Mendiburu alkateak, Agustin Lekuona zinegotziak eta herriko beste eragileetako ordezkariek. 1846 eta 1847 kilometroak egin dituzte Oiartzungo Udaleko, Oiartzun-Karaez Senidetza Elkarteko, Intxixu eta Oarsoaldeko AEK-ko, eta Haurtzaro Ikastolako ordezkariek.

Joxe Mari Mendikuteri omenaldia

Karaezko udaletxean harrera egingo diete oiartzuarrei eguerdian. Intxaurrondo bat eraman dute hemendik, Karazko udalak hala eskatuta, Joxe Mari Mendikute zenaren omenez Karaezen landatzeko. Bi herrien arteko harremanaren bultzatzaile nagusia eta Oiartzungo Senidetza Batzordeko lehenengo presidentea izan zen Mendikute. Urte luzez egin zuen lan handia eskertu nahi dute Karaezko eta Oiartzungo ordezkariek.

Gehigarriak

Bretoieraren alde, Ar Redadeg lasterketan korrika Udala eta oiartzuarrak ere