Gaur ere atseden hartu, eta bihar Karrikara!
Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Xanistebanetako ajea gainetik kentzeko tarte gutxi izango da aurten, bihar (ostirala) hasiko baitira Karrikako festak. Bost egunetarako hamarnaka ekintza antolatu ditu Artaso Elkarteak.
Abuztuak 9, ostirala:
- 19:00etan: Txupinazoa. Ondoren kalejira ERRALDOI TXIKIen konpartsarekin.
- 19:30ean: ELKARRETARATZEA Oidultz dultzaina taldeak alaituta. Gero, auzoko POTEOA.
Abuztuak 10, larunbata:
- 09:00etan: XIV. BTT lagun irteera. Oharra: Izen ematea 08:15ean irekiko dute.
- 10:00etan: Goiz erestia Oidultz taldearekin.
- 10:30ean: Haurrentzako GINKANA bizikletarekin, OTXEren eskutik.
- 18:00etatik 19:30etara: SAGARDO PROBAKETA eta III. PATATA TORTILLA lehiaketa. Etxetik egina eraman behar da tortilla.
- 19:00etan: HERRI KIROLAK.
- Amalur Arbelaitz.
- Jon Begoetxea.
- Araitz Elgeta.
- Oinatz Elgeta.
- Xabier Zaldua.
- Ane Zapirain.
- Afalorduan, plater konbinatuak jateko aukera.
Abuztuak 11, igandea:
- 10:00etan: Goiz erestia, auzoko Intza, Irantzu eta Ametsekin.
- 10:30ean: Karrikako IV. HAUR KROSA.
- 11:00etan: HAUR JOLASAK.
- 13:00etan: TOKA TXAPELKETA.
- 14:00etan: AUZOKO BAZKARIA.
- 17:00etan: Herriko ARTISAUEN AZOKA.
- 17:30ean: Haurrentzako II. BIZKOTXO LEHIAKETA eta TXOKOLATADA (bizkotxoa etxetik egina ekarri).
- 18:30ean: ZALDI PROBA. Imanol Fagollaga eta Mixiyua.
- Afalorduan, plater konbinatuak jateko aukera eta OTAR EDER BATEN ZOZKETA.
Abuztuak 14, asteazkena:
- 22:00etan: XXXV. TRUK TXAPELKETA.
Abuztuak 15, osteguna:
- 10:00etan: GOIZ ERESTIA Lartaungo txistulariekin.
- 10:30ean: MEZA.
- 11:30ean: HAURTZARO DANTZA TALDEA.
- 12:30ean: PILOTA PARTIDAK.
- Xuban Zapirain-Aitor Etxeberria vs Aitzol Galardi-Unai Zelarain.
- Xabat Olaiz-Manex Olaiz vs Oier Zabaleta-Axel Lasa.
- 17:45ean: IDI DEMA.
- Matxain.
- Patxi Intziñarte.
- Telleria.
- Afalorduan, plater konbinatuak jateko aukera eta OTAR EDER BATEN ZOZKETA.
- 23:00etan: SU ARTIFIZIALAK eta SUZKO ZEZENA jaiei bukaera emateko.
Gehigarriak