Aisialdirako proposamen uholdea urrian

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

70 deialditik gora antolatu dituzte udalak eta herriko eragileek.

 

 

Urrirako ekintza proposamen luzea prestatu dute Udalak eta eragileek, oiartzuarrek udazkena indartsu hasteko. Ia 80 dira hilabete honetarako antolatu dituzten planak, komunitatea aberasteko eta herritar guztien parte-hartzea sustatzeko.

Oiartzungo ondareaz gozatzeko hainbat proposamen egin dituzte urrian: ohikoak diren Done Eztebe eta Arizmendieneako bisitez gain, Beloaga gazteluaren inaugurazioa eta Artikutzako trenari lotutako hitzaldiak, erakusketa eta ibilaldia ere prestatu dituzte.

Zea Maysen kontzertua, Izaro Andresekin solasaldi musikatua, Miñan antzezlana, Kirol Astea, garagardo festak, bertso saioak, HELTA eta Gazte Izanak taldeek antolatutako ikastaroen hasiera,  gau beltza, harrera saioa, HemenGuk azoka, burujabetzan sakontzeko jardunaldiak eta beste dozenaka aukera izango dira.

Ikusi hemen denak.

Gehigarriak

Aisialdirako proposamen uholdea urrian