Faxistek fusilatu zituzten herritarrak omendu dituzte

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

1936ko Gerran frankistek erail zituzten oiartzuarrak eta hemen fusilatutako Gipuzkoako beste herrietako bizilagunak gogoan izan dituzte Domusantu Egunean. Kattin Txikiko kideekin eta hainbat herritarrekin batera, lore-eskaintza egin dute Oiartzungo Udaleko EH Bilduko eta EAJ-PNVko hautetsiek.

Ehundik gora lagun hil zituzten herrian. Asko, kanposantuko hormaren kontra fusilatuta. Euskal Herriaren askatasunaren alde hildakoak omentzeko Peña Ganchegui arkitektoak eraikitako Oroimenerako frontoia hilobi monumentuan egin dute ekitaldia, memoria, justizia eta erreparazioa eskatzeko.

Gehigarriak

Faxistek fusilatu zituzten herritarrak omendu dituzte