Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Urteko lehen hileko agenda ondu dute Udalak eta herriko eragileek. Dozenaka ekintza prestatu dituzte urtarrilerako. Neguko oporretan protagonismo berezia izango dute haurrentzat antolatutako deialdiek. Gainera, Elkartasun bertso aioa, dokumentalak, hitzaldiak, zine saioak eta beste hainbat ekimen izango dira. Ikusi hemen denak.
Etxeetan banatu den agendan akats bat dagoela ere jakinarazi dute: muxikoak urtarrilaren 25ean izango direla jartzen du, baina 26an izango dira (igandea da), 12:00etan Doneztebe plazan.
iartzun Irratian ere deialdi berezia antolatu du urtarrilaren 24an. Irratiaren 25 urteko ibilbidea ospatu eta urte berria indartsu hasteko, Oiartzun Irratia Ga-La ekitaldia antolatu dute. Zuzeneko irratsaio baten itsura izango duen ekimenean programazioa ezagutarazi, kolaboratzaileak eta webgune berria aurkeztu, musikarekin alaitu eta herritarrekin tarte atsegin bat pasa nahi dute. 19:00etan emango diote hasiera ospakizunari, eta lehiaketarako tartea ere izango da herriko establezimenduek eskainitako sari mundialekin. Sarrerak.oiartzun.eus webgunean eskuratu daitezke gonbidapenak.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika