BAZKIDEAK
Bibliotekako mailegu zerbitzua erabili ahal izateko, beharrezkoa da bazkide txartela edukitzea. Horretarako, bete eskaera orria eta ekarri bibliotekara.
KATALOGOAREN KONTSULTA
Oiartzungo liburutegiaren katalogoa Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko Kataloan sartuta dago. Kontsultak egiteko, hemen klik egin.
MAILEGUAK
Bazkide txartelarekin 3 liburu eta 3 ikus-entzunezko har ditzakezu gure udal liburutegian; 5 liburu eta 5 material berezi (ikus-entzunezkoak, CDak eta abar) sareko gainerako udal liburutegietan.
Mailegutako dokumentuak hartu dituzun liburutegian itzuli behar dituzu.
Dokumenturen bat galtzen baduzu, horren berdina erosi beharko duzu hilabeteko epean liburutegira bueltatzeko. Horrela egin ezean, ezin izango duzu bazkide txartela erabili.
EPEAK
Liburuak itzultzeko epea 15 egunekoa da.
Material bereziak (ikus-entzunezkoak, Cd-Rom etab) itzultzeko epea 7 egunekoa da.
Liburuen epea beste 15 egun luzatu daiteke baldin eta beste irakurleren batek eskatu ez badu. Horretarako bi aukera dituzu: Bibliotekara etorri liburua eta txartelarekin, edo interneten bidez jarraian azaltzen den moduan.
MAILEGU EPEA LUZATU EDO LIBURU BAT ERRESERBATZEKO
Luzapena, epea bukatu aurreko azken bost egunetan egin behar da.
Liburutegiko maileguak berritzeko ere, katalogo bateratua erabiltzen da. Hona hemen maileguak berritzeko pausoak:
Aukeratu alea eta sakatu BERRITU mailegatuta daukazun liburuaren epea luzatzeko. (Oharra: Luzapena, epea bukatu aurreko azken bost egunetan egin behar da, ez epea amaitu ondoren, ezta epea bukatzen den egunean bertan ere.
Aukeratu alea eta sakatu ERRESERBATU beste irakurle batek mailegatutako liburu baten erreserba egiteko. Bueltatzen dutenean abisatuko dizugu.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika