Helburua: gizarte bazterkeriaren egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko beharrezko diren gastu espezifikoei –ohikoak zein apartekoak– aurre egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonentzako dirulaguntzak.
Proposamenak aurkezteko epea, lekua eta modua: Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak, onuradunak edo hari ordezkatzen dion pertsonak sinatu beharko ditu eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako tokietan eta moduan aurkeztuko dira, 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31a arte.
Dirulaguntzen zenbatekoa: Dirulaguntza hauek ordaintzeko guztira, 93.825.- euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2023 urteko aurrekontuko 1 1001 480 231 30 01 2023 zenbakidun diru-atalaren kontura.
Deialdiaren araudia: 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru sarrerak, bermatzekoa, 4/2011 Dekretua Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa eta 2023ko urtarrilaren 31ko Agindua, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Dokumentazioa aurkeztu nahiko ez balitz, Udala baimendu beharko da honek elkarreragingarritasunaren bidez lortu daitezkeenak lor ditzan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika