Alokairu duina egitasmoa

Udalak egindako etxebizitza hutsen inguruko azterketaren baitan, Oiartzunen 357 etxebizitza huts daude identifikatuta. Horien artean, gehienak Altzibarren eta Elizalden (% 31,6).

Gaindegiaren azterketari esker jakin da herrian hutsik dauden etxebizitza gehienak zaharrak direla eta asko egoera kaxkarrean daudela.

Alokairu duinera bideratutako egitasmoa martxan jartzeak etxebizitza arazoari alternatiba bat eskaini eta auzoguneak biziberritzeko balio dezake.

EGITASMOAREN HELBURUA

Udalaren helburua etxebizitza hutsak dituzten etxejabeei hauek alokairuan jartzeko bitartekoak eskaintzea da. Maizter izan daitezkeenak alokairuzko etxebizitza programara ere erakarri nahi ditu.

ASAP eta Bizigune programak

Etxebizitzak alokairura bideratzeko, Eusko Jaurlaritzak martxan dituen bi programa aztertu ditu Udalak: Bizigune eta Alokairu Segurua Arrazoizko Prezioa (ASAP). Dagoeneko existitzen diren egitura horiek baliatzea hobetsi da.

ASAP programa berria da eta gure herriko ezaugarrietara egokitzen da.

JABEAri abantailak eskaintzen dizkio aseguru aldetik (babes hirukoitza eskaintzen du: juridikoa, kaudimenezkoa eta hondatzeen aurrean).

MAIZTERrari, berriz, errenta duina ordaintzea ziurtatzen dio (Oiartzunen, gehienez 550 € litzateke eta sekula ez bizikidetza-unitateak kobratzen duenaren %30a baino gehiago).

BIZIGUNE programan interesatuak dauden etxejabe eta maizterrek ere izango dute tokia alokairu duineko egitasmo honetan.

Programak Oiartzunen martxan jartzeko Udalak eta, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak hitzarmena sinatu dute.

BALDINTZAK, ABANTAILAK eta LAGUNTZAK:

Baldintza, abaintala eta laguntzak 2016ko urriaren 6an GAO argitaratutako oinarri arautzaileetan zehazten dira. Besteak beste, honakoak:

Etxejabeentzat:

  • Udalak 60 €ko errenta osagarria emango dio 12 hilabetez.
  • Alokabideko ASAP edo Bizigune programa aseguru hirukoitza: juridikoa, kaudimena (errenta ordaintzeari huts egiten badio maizterrak) eta hondatzeen aurrean.
  • Gutxienez, programan 3 urtez egoteko konpromisoa (bost urteko konpromisoa etxea berritzeko Udalaren laguntzak jaso dituztenen kasuan).
  • IBIan %50eko deskontua.
  • Berritzeko proiektuaren finantzaketa 3.000 € arte.
  • Efizientzia Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko 100 € arteko laguntza.
  • Berrikuntza lanak behar dituzten etxeen kasuan obretako udal zergan %95eko deskontua.

Maizterrentzat:

  • Gehienez 550 €ko alokairua.  
  • Bizitza-unitatearen (etxean bizi diren pertsonak) diru-sarreren %30 baino gehiago ez da bideratuko alokairura.
  • Etxebiden izena emana egon behar da, alokairu erregimenean.
  • Bizi-unitateak 12.000 eta 39.000 € arteko diru-sarrerak behar ditu.