Oiartzungo Udala Landetxe inguruan (Mendiburu 14 eraikina dagoen eremuan) erabilera anitzeko udal ekipamendu berria sortzeko proiektua lantzen ari da. Espazio honek herrian kultura eta euskara arloetan eta erretiratuen beharrei erantzungo lieke.
Uztailaren 12an aurkezpen publikoa egin ondoren, ekarpen fasea zabalik egon zen hilaren 28a arte. Egitasmoari buruzko erakusketa informatiboa ikusgai egon zen udaletxeko pleno aretoan epe horretan, eta Interneteko orri honetan ere plano horiek berak herritarren eskura jarri ditugu. Erakusketan zinegotzien azalpenak entzuteko aukera ere egon zen.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika