1936tik gaur egun arte Oiartzunen izandako giza eskubideen urraketen ikerketa

Aranzadi zientzia elkartearen laguntzaz Oiartzungo Udalak 1936tik gaur egun arte egondako giza eskubideen urraketak ikertuko ditu.

1936 eta 1945 urteen artean gertatutakoaren informazioa biltzen aritu da Kattin ttiki elkartea hainbat urteetan. Baina ikerketa honekin lan horri jarraipena eman nahi zaio.

Oiartzungo Udalean ordezkaritza duten bi alderdi politikoak (EH Bildu eta EAJ) sustatzen ari diren elkarlanaren eta kontsentsuaren bidea urrats berri bat da hau. Etorkizuneko bizikidetza eraikitze aldera, iraganari begiratu beharra dagoenez, giza eskubideen urraketa guztiak aztertu eta bizikidetza oinarri sendoak jartzeko eta gertatutakoa berriz ez dadin errepikatu egin beharreko lana baita hau.

Ikerketa egiteko ezinbestekoa izango da herritarrek beraiek dituzten dokumentuak, testigantzak, argazkiak… partekatzea Aranzadirekin. Beraz, dei egiten diegu herritarrei Aranzadirekin kontaktuan jartzeko.

Emaila: memoria@aranzadi.eus

Telefonoa: 943 46 61 42

Aranzadirekin sinatutako hitzarmenaren albistea, hemen.

1936an errepresaliatutako udalbatzarreko kideei aitortza eta erreparaziorako ekitaldiko albistea, 90. Udala Informatzen-en (7,8 eta 9.orrialdeak)

 

Gaur egungo memoria:

12/2016 Legearen babesean, giza eskubideen urraketaren biktimak aitortzeko eskaerak aurkeztea. 

Hemen, informazioa.

Gehigarriak

1936tik gaur egun arte Oiartzunen izandako giza eskubideen urraketen ikerketa