Hona hemen, berdintasunaren inguruan orain arte onartu den legediaren laburpena:
EGBLren aldaketa honen xedea da emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizarte berdinzale baterantz aurrera egiten jarraitzea, indarkeria matxistaren kontrako herrialde-itun bati bide ematea, eta, bereziki, politika horiek indartzea eta egoera juridiko-normatibo eta sozial berriaren ondorioz sortzen diren behar berrietara egokitzea.
Funtsezko beste erronka bat ikuspegi intersekzionala integratzea da.
EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO LEGEA
Helburua: Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan herri-aginteen jarduna zuzendu behar duten printzipio orokorrak ezartzea. Emakumeek eta gizonek aukera eta tratu berdinak izan ditzaten sustatzeko eta bermatzeko zenbait neurri arautzea, bereziki, emakumeen autonomia bultzatzeko eta emakumeek gizartean, ekonomian zein politikan duten posizioa sendotzeko.
Erakundea: Eusko Jaurlaritza
Data: 2005/02/18
EUROPAKO GUTUNA EMAKUMEEK ETA GIZONEK TOKIAN TOKIKO BIZIMODUAN IZAN BEHAR DUTEN BERDINTASUNERAKO
Helburua: Europako tokian tokiko eta eskualdeko gobernuak emakume eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioaren inguruko jarrera publikoa hartzera eta gutunean zehaztutako konpromisoak euren lurraldean ezartzera gonbidatzen dituena.
Erakundea: Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseilua eta bere bazkideak
Data: 2005/2006
EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO LEGE ORGANIKOA
Helburua: Tratu- eta aukera-berdintasunaren eskubidea eragingarri egitea emakumeen eta gizonen artean, batez ere, emakumearen bereizkeria ezabatuz, emakumearen inguruabarrak eta egoera gorabehera, bizitzako edozein esparrutan, eta, bereziki, politika-, lanekonomia-, gizarte-, nahiz kulturaesparruetan eta esparru zibilean, gizarte demokratikoago, zuzenago eta solidarioagoa lortzeko
Erakundea: Espainiko Gobernua
Data: 2007/03/27
GENERO INDARKERIAREN AURKA BABES INTEGRALERAKO NEURRIEI BURUZKO LEGEA
Helburua: Lege honen xedea da indarkeriaren kontra egitea, indarkeria emakumeen aurka erabiltzen dutenean horien ezkontide direnek edo izan direnek, edo horiekin antzeko maitasun-harremanak dituztenek edo izan dituztenek, nahiz eta elkarbizitzarik ez izan, bereizkeriaren, desberdintasunegoeraren eta gizonek emakumeei ezartzen dizkieten botere-harremanen agerpen gisa.
Erakundea: Espainiako Gobernua
Data: 2004/12/29
ETXEKO INDARKERIAREN BIKTIMAK BABESTEKO AGINDUA ARAUTZEN DUEN LEGEA
Helburua: Etxeko indarkeriaren biktimak babesteko aginduak biltzen dituen tresna desberdinak arautzen dituen legea.
Erakundea: Espainiako Gobernua
Data: 2003/08/01
Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan etxeko tratu txarren eta sexu indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzen lan egiten duten erakundeen arteko koordinazioa hobetzea, horrela, emakume horiei babes eta arreta osoa bermatzeko arlo ezberdinetan: osasun arloan, polizialean, judizialean eta gizarte arloan.
Erakundea: Emakunde
Data: 2009/03
LANGILEAREN FAMILIA ETA LAN-BIZITZA UZTARTZEA SUSTATZEKO LEGEA
Helburua: Nazioarteko eta Europako Erkidegoko arautegiak familia eta lan-bizitza uztartzeko ezarritako jarraibideen transposizioa Espainiako legerian egitea, horien gutxieneko babes-mailak gaindituz. Besteak beste Langileen Estatutuan aldaketak egitea, amatasunarekin, aitatasunarekin eta familia zaintzearekin zerikusia duten baimen eta eszedentziei dagokienez.
Erakundea: Espainiako Estatua
Data: 1999/11/06
FAMILIEI LAGUNTZEKO ERAKUNDE ARTEKO III.PLANA
Helburua: Familiei laguntzeko lehendik dauden neurriak eta sortzen diren berriak modu koherentean antolatzeko plangintza, familien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko.
Erakundea: Eusko Jaurlaritza
Data: 2011-2015
Helburua: Mendetasunegoeran dauden pertsonei laguntzea eta beren autonomia pertsonala garatzeko duten eskubide subjektiboa berdintasunez erabiliko dela bermatzeko oinarrizko baldintzak arautzea, betiere legeetan ezarritako baldintzetan.
Erakundea: Espainiako Gobernua
Data: 2006/12/15
MENDETASUN BAT DUTEN PERTSONEN EGOERA BALORATZEKO BAREMAZIOA ONARTZEN DUEN ERREGE DEKRETUA
Helburua: Mendetasunen bat duten pertsonen egoera baloratzeko tresnak ematea.
Erakundea: Espainiako Gobernua
Data: 2007/04/20
Genero Berdintasunari buruzko legedia Euskaraz kontsultatzeko, sakatu hemen.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika