Parekidetasunaren azterketa Oiartzunen

Parekidetasun Diagnostikoak:

  • 2008an lehen Parekidetasunaren azterketa egin zuen Emakunderen laguntzaz.
  • 2018an diagnostiko berri bat egin zen, aurrekoak aztertu ez zituen esparruetan arreta ipinita.
  • 2019an Indarkerai matxistaren egoera diagnostikoa egin zen.
  • 2022 Udal Liburutegian Genero ikuspegiaren azterketa
  • 2023 Kirol Sailaren diagnostikoa feminismotik

BERDINTASUN PLANA

2022ko ekainaren 29an Oiartzungo Udalak, Oiartzungo Politika Feministen Lehen Berdintasun Plana onartu du aho batez.

2024 urtera arteko iraupena izango du. Planaren ezaugarri garrantzitsu bat bere izaera transbertsala da.

Genero ikuspegia Udaleko sail guztietan txertatuko da, proiektu guztietan lan egiteko modua eraldatuz: hirigintzan, kulturan, ongizatean, kirolean,  udaltzaingoan…

Eragile desberdinekin elkarlanetik eta mugimendu feministarekin lankidetzan estuan, herrira begirako politika feministak martxan jartzeko ekimenak ere jasotzen ditu planak.

 

 

Parekidetasun Diagnostikoa