AUTOLAGUNTZA ZERBITZUA, INDARKERIARIK GABEKO BIZITZEN ALDEKO ESPAZIOA

Indarkeriari aurre egiten ari diren edo aurre egin dioten emakumeei zuzendutako gunea. Beldurra, tristura, errua, lotsa, isolamendua eta bestelakoekin lan egin eta, barrutik hasita, indarrarekin konektatzeko tokia.

 

Nola?

Jabetze, kontzientzia hartze eta auto-zaintza (gorputza, burua, afektuak) proposamen anitz baten bidez. Taldearen babesean, gure nahiekin eta bortizkeriarik gabe bizitzeak ematen duen bizipozarekin bat egiteko lan egingo dugu.

Gune malgua da, ez da saio guztietara joateko beharrik, eta tarteka gorputz-terapiak eskaini ohi dira.

Astean behin elkartzen gara ikasturte osoan zehar:

  • Zalantza eta kezkei erantzunak bilatzeko.
  • Beldurrak bideratzeko.
  • Entzunak eta errespetatuak izateko.
  • Baliabide eta laguntzez informazioa izateko.
  • Elkar sostengatzeko/laguntzeko eta indarkeriatik, tratu txarretatik eta irainetik nola irten ikasteko.
  • Hitz egiteko eta elkar entzuteko lekua.

Non eta noiz elkartzen garen jakiteko deitu tel. hauetara:

Oiartzungo Gizarte Zerbitzuak: 943 49 05 52

HAUR ZAINTZA ZERBITZUA Behar izanez gero eskaera egin behar da

 

EMAKUMEENTZAT AHOLKULARITZA JURIDIKO ZERBITZUA

Emakumeentzako* zerbitzua. Abokatu feminista espezializatu eta euskaldunek emango dute zerbitzua.Arreta konfidentziala, profesionala eta espezializatua. Ondorengo gaiei buruz informazio juridikoa, prozesuaren fase ezberdinetan.

Ondorengo gaiei buruz  informazio juridikoa:

  • Emakumeenganako diskriminazioa.
  • Banaketa, dibortzioa.
  • Emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak.
  • Dibortzioetatik sortutako gatazkak: mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak…
  • Atzerritartasuna
  • Indarkeria egoerak.
  • Etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak.

Gainera laguntza bizi duten prozesuaren fase desberdinetan emango da:

  • Prozesu judizialen aurretik (eskubideak,  estrategia posibleak).
  • Martxan dauden prozesu  judizialak ( ondorio eta eraginak).
  • Kasu zehatza aztertuko litzateke  (prozesu judizialen zuzendaritza teknikoa jarraitu gabe, laguntza bat eskaini).

Ordubeteko zerbitzua:

  •  Hilabetean behin: ostegun 1 : 16:00etatik 19:00etara.

Hitzordua eskatzeko:  

  • Telefonoz.  Emakumeentzako aholkularitza juridikorako hitzordua eskatu:   943 49 05 52*

*Bertan esango dizute non emango den zerbitzua.

 

 

Gehigarriak

AUTOLAGUNTZA ZERBITZUA, INDARKERIARIK GABEKO BIZITZEN ALDEKO ESPAZIOA