HBAZ

6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzua da, non parte hartzen duten haurren eskura joku eta jostailuez hornituriko espazio edukatibo bat eskaintzen den. Heziketa proiektu baten laguntzaz eta denbora librean ekintza ludikoen bitartez epe ertainera haur horien garapen sozial, afektibo eta kognitiboa faboratzea helburu du, beste haur, guraso eta hezitzaileekin dituzten harremanak landuz.

 

 

 

HELBIDEA:Kontzejupe plaza z/g - OIARTZUN 20180
TELEFONOA:943 50 64 12 / 645 00 54 96
POSTA ELEKTRONIKOA:abaraxka.oiartzun@gmail.com
WEBGUNEA:www.gazteoiartzun.net

 

Hiru eskaintzetan garatzen da:

ABARAXKA HAUR-TXOKOA

6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzua da, non parte hartzen duten haurren eskura joku eta jostailuez hornituriko espazio edukatibo bat eskaintzen den. Heziketa proiektu baten laguntzaz eta denbora librean ekintza ludikoen bitartez epe ertainera haur horien garapen sozial, afektibo eta kognitiboa faboratzea helburu du, beste haur, guraso eta hezitzaileekin dituzten harremanak landuz.

FAMILIA EREMUA

0-5 urte bitarteko haurrei eta beraien gurasoei zuzendutako zerbitzua da, non ludikotasuna ardatz izanik, garrantzi berezia ematen zaio loturak sortu eta sendotzeari, bai hurbileko helduekin harreman ludikoa izateari ere.

  • Eremu hau, taldean oinarritzen da, honako lau osagai hauek dituelarik:
  • Guraso desberdinen arteko elkarreragin partekatua
  • Haurren arteko elkarreragina beren helduen aurrean
  • Haurrekin aritzen diren profesionalen presentzia guraso-lanak egitearen esperientzia eta zalantzak partekatzeko
  • Gizarte-loturak eta komunitate-laguntzako sareak ahalbideratzea.

UDALEKU IREKIAK

3 eta 12 urte bitarteko (biak barne) oiartzuar eta bertan ikasten duten haurrei zuzendutako udako aisia da, non programa osatu eta anitz baten bidez, aisi eremu batean, hauen garapen sorgarria eta artistikoa lantzea du helburu.