Gizabanakoaren edo familiaren arazo eta gatazkak bere konplexutasunik handienean aurkezten dira eta hauei aurre egiteko baliabideak eta laguntza bideratzen dira programa honen bidez.
Programaren helburuak hauek dira:
- Krisi egoeratan familia edota gizabanakoaren desegituraketa maneiatu eta neurriak hartu. Familiak lagundu euren harremanak hobetu eta kide bakoitzaren autonomia lortzeko beharrezko diren baliabide eta gaitasuna har dezaten.
- Familia eta gizabanakoei arreta orokorra eta laguntza eta esku-hartze tratamendua eskaintzea.
- Familia gunerik ez duten pertsonei elkarbizitzarako egokiak diren aukerak ematea.
Programaren baliabide nagusiak:
- Etxez- etxeko laguntza zerbitzua
- Adinekoentzako ekipamenduetako plaza eskaera. Egoitzak
- Adinekoentzako ekipamenduetako plaza eskaera. Eguneko zentroa
- Ezgaitasuna dutenentzat baliabideetan lekua eskatzea. Eguneko zentroa
- Ezgaitasuna dutenentzat baliabideetan lekua eskatzea. Egoitza
- Buruko gaixotasuna dutenentzat baliabideen lekua eskatzea. Egoitza
- Buruko gaixotasuna dutenentzat baliabideen lekua eskatzea. Eguneko zentroa
- Sendian
- Familia esku hartze programa
- Aldi baterako egonaldiak
- Harrera familia
- Larrialdietarako bizilekuak
- Ezgaitasuna dutenentzako bere kabuz bizitzeko laguntzak.