OIARTZUNGO UDALEKO KODE ETIKOA

Jokabide txarren, iruzurraren, ustelkeriaren edo beste edozein urraketa etikoren susmoak modu konfidentzialean eta babestuan jakinarazteko aukera bermatzen du Udalak. Horretarako, Udalak Kanal Etiko bat ezartzeko konpromisoa hartu du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko urriaren 23ko 2019/1937 (EB) Zuzentarauan Europako Batasuneko Zuzenbidearen arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesari buruzkoan, aurreikusitakoa errespetatuz.

Iruzurrezko ekintzak edo egintza ustelak gertatu direla uste izateko arrazoizko oinarria duen pertsona orok egintza susmagarriaren berri eman behar du berehala. 

Era berean, pertsona orok politika osatzen duten arau eta printzipioei buruzko kontsultak bidali ahal izango ditu Kanal Etikoaren bidez, horien irismenari, manuen interpretazioari edo kasu jakin batean aplikatzeari buruzko zalantzak barne.

Salaketak eta Kontsultak posta elektroniko honen bidez bidali beharko dira: etikabidea@oiartzun.eus

Iruzurra Kontrolatzeko Organoa arduratuko da salaketak izapidetzeaz eta kontsultak egiteaz, etika-bidearen protokoloaren arabera.

Iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako politika

Iruruzarren aurkako adierazpen instituzionala. Konpromisoa

Interes-gatazkari eta iruzurraren zein ustelkeriaren prebentzioari buruzko testa ebaluazioa

Interes Gatazkarik Ezaren Aitorpenerako Eredua (IGEA)

- Oiartzungo Udaleko alkate eta zinegotzien jardunerako kode etikoa