Zerbitzu eskaintza Oiartzungo enpresa txiki eta ertainentzat

 

Zer da?

LANIN zerbitzuak laguntza teknikoa eta ekonomikoa eskaintzen die Oiartzungo enpresa txiki edo ertainei hizkuntzak hobeto kudeatzeko, eta euskararen presentzia eta erabilera indartuz, enpresaren marka, produktuak, zerbitzuak eta langiroa hobetzeko.

Mikroproiektu praktiko, azkar eta errazak. Enpresa bakoitzaren helburu, ezaugarri eta erritmora egokituta. Emaitzak 3 hilabete baino lehen ikusgarri.

Oiartzungo Udalaren dirulaguntzarekinKarga administratibo txikia.

*ADI: Eusko Jaurlaritzaren LanHitz dirulaguntza ere bateragarria da.

 

Zer hobetu eta zertarako?

  • Enpresaren irudia, komunikazioak, presentzia digitala, zerbitzuak eta produktuak hobetu merkatuan lehiakorragoak izateko.
  • Bezeroen lehen arreta hobeto kudeatu, bezeroak asebetetzeko eta berriak erakartzeko.
  • Enpresako kideekin begirunez jokatu, langileak asebete eta motibatzeko.
  • Oiartzun udalerri euskalduna izanik, herriarrekin erantzukizunez jokatzeko.

 

Dohanik eskainitako laguntza:

5, 10 edo 20 orduko aholkularitza espezializatua eta pertsonlizatua: Informazioa, ereduak, praktika onak eta zerbitzuak.

  • Itzulpen eta zuzenketa zerbitzua: webguneak, errotuluak, agiriak... Terminologia zalantzak, dokumentuen eredu elebidunak sortzeko laguntza.
  • Hizkuntzek enpresari dakarkioten balioa identifikatzeko hausnarketa. Zerbitzuaren/produktuaren parte dira? Interes-taldeekiko harremanetan (langileak, bezeroak...)? Gizarte erantzukizuna (Oiartzun UEMAko udalerria da)?
  • Diagnostikoak. Enpresaren egoera aztertzeko metodologia, tresnak eta laguntza.
  • Hizkuntza politika eta funtzionamendurako irizpideak zehazteko.
  • Eskaintza aktiboa antolatzeko laguntza. Bezeroak identifikatu, langileen txanden antolaketa, lehen hitza...
  • Hizkuntza-ohiturak aldatzeko teknikak. Euskaraldiari buruzko informazioa eta izena emateko laguntza. Ariguneak antolatzeko laguntza, uler-saioak, mintzatratuak...
  • .eus domeinua eskuratzeko laguntzak eta sare sozialak kudeatzeko irizpideak zehaztu.
  • Setsibilizatzeko saioak.
  • Euskara ikasteko saioei eta horien finantzazioari buruzko informazioa.
  • Trebakuntza saioak laneko eginkizun zehatzak lantzeko: Telefonoz euskaraz hobeto aritzeko, Mezu elektronikoak idazten trebatzeko...
  • Euskaraz lan egiteko teknologiak. Aplikazioa eta erremintei buruzko informazioa eta trebatzeko aukera eskaini: itzultzaile neuronalak, zuzentzaileak, interpretazioa egiteko euskarriak, audioak transkribatzeko eta idatzitakoak audio bihurtzeko tresnak, azpitituluak kudeatzeko...
  • Hizkuntza gaitasun mapa osatzen lagundu. Enpresako pertsonen euskara maila jasotzeko tresnak
  • Ekitaldiak eta batzarrak antolatzeko gida eta laguntza.
  • Diploma eta Ziurtagiriak lortzeko laguntza: Harrobi, Bikain, Bai Euskarari eta Euskaraz barra-barra. Informazioa eta aurre-txostenak prestatzeko laguntza.

Dirulaguntzei buruzko informazioa. Aldaketak finantzatzeko. Eskaeran prestatzeko laguntza: Udala eta Eusko Jaurlaritza. 

Erraza da LANIN zerbitzuarekin lan egitea:

  1. LANIN zerbitzuarekin harremanetan jarri (lanin@oiartzun.eus) / 630889429 (mikel)
  2. Beharrak identifikatu eta egoera hobetzeko mikroproiektua definitu
  3. Mirkoproiektua abiatu eta ezarri
  4. (Dirulaguntza eskatu)
  5. Emaitzak baloratu

 

Lotura interesgarriak

Dirulaguntza deialdiak

Oiartzun LANIN bloga lotura honetan

LANIN podcasta Oiartzun irratian lotura honetan

Erakunde batean landu daitezkeen hainbat esparru