Egunerokoan sortzen diren hondakinak bost motakoak dira: materia organikoa, ontzi arinak, papera eta kartoia, beira eta errefusa. Lehen lau gaiak birziklagarriak dira eta errefusa da birziklaezina den atal bakarra (%20 baino gutxiago).
- Organikoa: janari soberakinak (kozinatuak eta kozinatu gabeak), paper xurgatzailea, loreak...
- Ontzi arinak: metalezko ontziak, plastikozko ontziak, tetrabrikak...
- Papera eta kartoia: gutunazalak, aldizkariak, egunkariak, kartoizko bilgarriak...
- Beira: beirazko botilak eta kontserba potoak...
- Errefusa: pixoihalak, konpresak, boligrafo erabiliak, zeramika hautsia, hautsa...
Bestalde, hondakin bereziak aurki ditzakegu etxean:
- Farmazian erositako botikak eta botiken bilgarriak farmazira eraman behar dira bueltan.
- Hondakin bereziak Garbigunera eraman behar dira.
- Arropa: edukiontzi txuri batzuk daude herrian oihalak jasotzeko (azpiegituren mapan ikus daitezke).
- Pilak: edukiontzi hori txikietan (azpiegituren mapan ikus daitezke edukiontziak).
- Olioa: herrian hainbat edukiontzi daude olioa biltzeko (Altzibarren Kaleberrian, Elizalden Ollarriarreko aparkalekuan eta Talaia poligonoan).