Etxean sortutako hondakinen %40a inguru sukaldeko hondakinak dira, hau da, materia organikoa. Hondakin hauek naturan berez deskonpostatu egiten dira, eta konpostatu egiten baldin baditugu, hondakin horiek lehengai bihur ditzakegu, orgarria lortuz.
Konpostatzeko nahikoa da lurzati bat edukitzea, eta etxean lurzatirik ez baldin baduzu, udalari auzokonposta egiteko gogoa duzula adierazi diezaiokezu.
Gainera, konposta egiten duten etxebizitzen hondakinen tasan %20ko hobaria jasotzen dute.
Etxean konposta egin nahi dutenek udalak eskainitako ikastaroa egin behar dute. Ikastaroa jaso ondoren konpostatzeko kaxa uzten da erabiltzaileari. Beraz, interesa duen edonork atez ateko bulegora joan behar du izena ematera.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika