1995ean Parke Naturala izendatzeaz gain, 2013an Europar Batasuneko Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendapena jaso zuen.
Parkeak bost udalerritako lurrak hartzen ditu: Oiartzun, Irun, Errenteria, Hernani eta Donostia. Guztira Oiartzungo 3.000 hektarea inguru geratzen dira Parke Naturalaren baitan, eremu babestuaren hedadura handiena Oiartzuni dagokio, Parke Naturalaren ia erdia hain zuzen ere. Guztira 6.913 hektarea ditu.
Apirilaren 11ko 241/1995 Dekretuaren bidez (EHAO 1995-06-05) Aiako Harria ingurua Parke Natural izendatu zen eta legezko babes berezia eman zitzaion, Horretarako, egun eta aldizkari berdinean argitaratu zen Aiako Harria Parke Naturaleko Antolamendurako Plana (240/1995 Dekretua). Plan honek lurralde antolamendurako beste arau guztiak baino maila gorenagoa du eta, ondorioz, Oiartzungo Hiria Antolatzeko Plan Orokorra, bai Gipuzkoako Mendien urriaren 20ko 7/2006 Foru Araua eta antolamendurako beste dokumentu guztiak plan honen menpe geratzen dira.
Parke Naturalaren erabilera eta kudeaketa 87/2002 Dekretuak, apirilaren 16koa, onartutako Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak arautzen ditu.
Horretaz gain Eusko Jaurlaritzak eremu hau 2013an Europar Batasuneko Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu zuen, eta hainbat kontserbazio-neurri onartu zituen.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika