Mendi eta ingurumen saila
LANGILEAK |
Lanpostua | Harremanetarako datuak |
Ingurumen teknikaria | mendiad@oiartzun.eus 943 49 03 77 |
Helbidea | Ordutegia |
---|
Done Eztebe plaza 8, Ibarburuenea etxea | 08:00-14:30 |
Jarrain Mendi eta Ingurumen Sailaren eskumen eta lan-arlo nagusiak laburbiltzen dira.
Txostenak eta administrazio lanak:
Mendi eta Ingurumen alorretako espedienteak gainbegiratu eta ebaztea, hala nola:
- Plan, programa eta proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatzeko prozedurak.
- Ingurumenean eragina izan dezaketen proiektuak, jarduerak eta baimen espedienteak.
- Ingurumen alorreko diru-laguntza publikoen espedienteak.
- Betelanen eta landa lurreko beste lur mugimenduen espedienteak.
- Lurzoru ez urbanizagarrian egiten diren hirigintza baimenen eta argibideen inguruko ingurumen txostenak.
- Orokorrean, landa lurrean eragina izan dezaketen beste espedienteak.
Natura Ingurunea eta Landa Garapena:
- Lurzoru Ez Urbanizagarriaren antolamendua, jarraipena eta babesa: isurketak, baimenik gabe eraikuntza eta erabilerak, betelanak, zabortegiak, etab.
- Babestutako Gune Naturalen kudeaketa: Aiako Harria Parke Naturala, Natura 2000 Sarea.
- Arditurriko meategi eremua berreskuratu eta hobetzeko proiektuak abian jarri eta eremuaren jarraipena.
- Korridore ekologikoak eta lurraldearen konektagarritasuna babestu.
- Udalaren landa lurreko ondarea kudeatu: mendiak, baso sailak, erabilera publikoko eremuak, etab.
- Oiartzungo Herri Onurako Mendietako eta Udalaren jabegoko lursailen baso politika zehaztu eta kudeatu, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera.
- Landa lurreko Udal ondasunen babesa eta kontrola.
- Herri-bideen sarearen babesa, mantenua eta kontrola.
- Landa Garapenerako eta lehen sektorerako programak gainbegiratu, eta nekazaritzako zein abeltzaintzako praktikak eta ustiapenak kontrolatu.
- Aurre-historiako ondarearen inbentarioa, garbiketa eta, orokorrean, landa-lurrean dagoen ondarearen ezagutza eta zaintza.
- Bestelakoak.
Iraunkortasuna:
- Udal politiketan iraunkortasun irizpideak proposatu eta barneratu, arlo ezberdinei dagokionez: hondakinak, energia, ura, bioaniztasuna, mugikortasuna, zarata, airearen kalitatea, etab.
- Mugikortasun iraunkorra sustatzeko neurriak: Xorrola, taxi-bus zerbitzua, bizikleta eta oinezko bideak.
- Tokiko Agenda 21 eta Eskola Agenda 21 proiektuen gidaritza, jarraipena eta ebaluazioa.
- Ingurumen hezkuntzarako ekimenak diseinatu, garatu eta antolatu: Zuhaitz Eguna.
- Ingurumen Arloan beste erakundeekin harremana eta parte-hartzea: Udalsarea 21, Behemendi Landa Garapen Elkartea, Aiako Harria Parke Naturaleko Patronatua, San Marko Mankomunitatea, etb.
Udal zerbitzuen jarraipena eta kontrola:
- Udalaren lorezaintza zerbitzua.
- Izurriteak sor ditzaketen animalien kontrola.