Oiartzungo Udalak Oiartzungo elikagaien kontsumoa eta lur ondarearen azterlana egin du. Horri esker, zehaztasunez ezagutzen dugu zer eta zenbat kontsumitzen den Oiartzunen, baita elikagaiak ekoizteko lurrak zenbat diren eta hauen ahalmena. Azterlana GISLAN kooperatibak egin du.
Azterlan hau oso garrantzitsua da hurrengo urtetan bertatik bertarako produktuen kontsumoak indar handia hartuko duelako. Joera honen atzean, balio indartsuak datoz. Bertako produktua osasunarekin, inguru naturala zaintzearekin eta bertako ekonomia indartzearekin lotuta dago. Udalarentzat eta herritarrentzat, lurralde antolaketaren ikuspegitik dokumentazio hau beharrezkoa da, lurra zaintzeko, bai eta bertako produktuen ekoizpena sustatu eta lehen sektoreari balioa emateko ere.
Azterketa osoa pdf dokumentuan ikus daiteke. Hala ere, informazioa geografia-informazioko sistema (GIS) batean dago. Izan ere, Oiartzungo partzela guztiak sailkatu egin dira ekoizpenerako duten egokitasunaren baitan. Informazio hori Oiartzungo Udalak du, baina lotura honetan lagin bat ikus daiteke.
Zehazki, abeltzantzarako, frutagintzarako edo baratzegintzarako egokiak diren lurrak aurki ditzakezu.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika