2024ko urriaren 30ean egindako bilkuran Udal Osoak 2022-2024 ekitaldietarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 5. aldaketa onartu zuen, hain zuzen ere, 5. lerro estrategikoan (ingurumena eta landa garapena) programa berri bat jasotzekoa (ikus xehetasunak eranskineko fitxategian).
Erabakia jendaurrean jarriko da 30 egun balioduneko epean, azaroaren 11tik abenduaren 23ra arte, nahi duenak espedientea aztertu eta alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko, hala nahi izanez gero. Epea igarota alegaziorik aurkeztuko ez balitz, 5. aldaketa behin betiko onartutzat joko da.
2024ko urriaren 30ean egindako bilkuran Udal Osoak 2025-2027 ekitaldietarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoari hasierano onarpena eman zion.
Erabakia jendaurrean jarriko da 30 egun balioduneko epean, azaroaren 11tik abenduaren 23ra arte, nahi duenak espedientea aztertu eta alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko, hala nahi izanez gero. Epea igarota alegaziorik aurkeztuko ez balitz, 2025-2027 ekitaldietako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartutzat joko da behin betikoz.
“Estudio de Detalle de la subárea LAN-1A del polígono de Lanbarren. Septiembre 2024”, aprobación inicial y plazo de alegaciones.
Oiartzungo Udal Osoak, 2024ko irailaren 25ean egindako bilkuran, Oiartzungo Klima eta Energia Jasangarriaren Tokiko Plana hasieraz onartu zuen.
Era berean, espedientea jendaurrean jartzea erabaki zuen hilabetez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitalpena egin eta biharamunetik kontatzen hasita. Argitalpena 2024/10/07an egingo da, beraz, alegazio edo ekarpenak aurkezteko epea 2024/10/08tik 2024/11/08ra artekoa izango da.
Jendaurreko epea amaiturik, Osoko Bilkurak alegazioak ebatzi eta behin betiko onarpena emango dio. Alegaziorik ez balego, Plana behin betiko izaeraz onartutzat joko da beste akordiorik gabe. Edozein kasutan, behin betiko onarpenaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Planaren testu osoa udalaren egoitza elektronikoan.
Guztion ezaguerarako argitaratzen dena.
Oiartzungo Udalbatzak, 2024ko urtarrilaren 31ean, Altzibar auzoko ALT-6 sektorean eraikiko diren 12 etxebizitza tasatuak eta hauei lotutako garaje eta trastelekuak zozketaz esleitzeko oinarriak hasieraz onartzea erabaki zuen. Aipatu oinarriak (eranskinean) jendaurrean jarri ziren eta haien aurrean alegazio edo aportazioak egiteko epea eman zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitalpena egin (2024/02/09ko 29. GAO) eta biharamunetik hasita hamar egunez, 2024ko otsailaren 12tik 23ra. Emandako epean alegaziorik jaso ez zenez oinarriok behin betikoz onartutzat jo ziren, beste erabakirik hartu behar izan gabe.
Bestalde, etxebizitza tasatu hauetan esleipendun izateko interesatuek eskaerak aurkezteko epea ireki zen martxoaren 1etik apirilaren 15a arte.
Emandako epean aurkeztutako eskaerak aztertuta, onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda onartu zuen Udalbatzak 2024ko maiatzaren 29an egindako bilkuran. Era berean, zerrenda hori argitaratu (2024ko ekainaren 6ko 109 zenbakiko GAO) eta 15 egunez jendaurrean jartzea erabaki zuen alegazio edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko, 2024ko ekainaren 7tik 27ra, alegia.
Halaber, Altzibarko ALT-6 eremuko erregimen bereziko 12 etxebizitza tasatuak esleitzeko oinarrien III.c) atalaren lehen lerrokadan akatsa atzemanda, 2024ko ekainaren 4ko 882 zenbakiko Dekretu bidez, akatsa zuzentzea erabaki zen, eta ondorioz, Osoko Bilkurak, 2024ko maiatzaren 29an, esleipen horretarako zozketan parte hartzeko onartutako onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda zuzendu zuen (eranskinean). Era berean, zerrenda horren aurka oinarrien VIII klausulak horrela zehazturik Osoko Bilkurak onartutako 15 egunetako erreklamazio-epean (2024ko ekainaren 7tik 27ra), 50.000 eurotik 56.094,50 euro arteko gehieneko diru-sarrera haztatuak dituzten eta eskaerak aurkezteko epean eskaera aurkeztu ez zuten interesatuei eskaera aurkezteko epea ematea erabaki zuen, gainerako baldintza guztiak bete beharko dituztela kontuan hartuz.
Behin erreklamazio fasea amaiturik, Udal Osoko Batzarrak 2024ko uztailaren 17an zerrenda behin betikoz onartu zuen eta onartuen artean etxebizitzak esleitzeko 2014ko uztailaren 17an, 18:00tan, Landetxe Kulturgunean egingo zen zozketarako deialdia egin zuen.
Aipatu zozketa burututa, 2024/07/30eko 1192 zenbakiko ebazpenaren bidez onartu dira emaitzak, esleipenerako hainbat xehetasunekin batera.Aipatu ebazpenaren aurka dagozkion errekurtsoak tartejar daitezke.
Hautesle-erroldaren eta hauteskunde-mahaien kokapenaren kontsulta:
Titularra: Oiartzungo Udala
Ibaia: Iruiturrieta Iturria
Titularrak: Luciano Echeveste Arbide / Manuel Ignacio Arbide Arrieta
Ibaia/Erreka: Aldako-Erreka edo Txara
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika