2025-2027 ekitaldietarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa

2024ko urriaren 30ean egindako bilkuran Udal Osoak 2025-2027 ekitaldietarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoari hasierano onarpena eman zion.

Erabakia jendaurrean jarriko da 30 egun balioduneko epean, azaroaren 11tik abenduaren 23ra arte, nahi duenak espedientea aztertu eta alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko, hala nahi izanez gero. Epea igarota alegaziorik aurkeztuko ez balitz, 2025-2027 ekitaldietako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartutzat joko da behin betikoz.