Oiartzungo Herri Artxiboa

2018 urtean, Oiartzungo Udalak eta herritarrez osatutako talde eragile batek Oiartzungo Herri Artxiboa sortzeko proiektua jarri dute martxan. Egitasmo honen helburua herritarrek Oiartzuni buruz bildu duten ondare kulturala jaso, sailkatu eta ezagutaraztea da. Urtearen lehen hilabetetan talde eragilea egitasmoaren helburuak, irizpideak eta metodologia zein diren zehazten aritu dira.

Ondoren, aurkezpen irekia egin da egitasmoa herriko eragile eta norbanakoei azaltzeko. Horrela, proiektuan parte hartu nahi duten pertsona eta elkarteekin ondarearen mahaia sortzea izango da lehenengo lana. Mahai honetan Oiartzunen zein ondare dagoen aztertu, ondare hori nola eta nondik sailkatzen hasi eta herritarren eskura zer jarri erabakiko da.

Parte hartu nahi duten eragileei inkesta betetzeko eskatu zaie:

BETE INKESTA

 

Aurkezpena (2018-04-19)