UDALTZAINGOAREN OINARRIZKO ESKALAKO AGENTEAREN 4 PLAZA

- DEIALDI MOTA: Lehiaketa-oposizioaren bidez Oiartzungo Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako lau plaza betetzeko deialdia.

- ONARPENA: 2022ko azaroaren 29ko Tokiko Gobernu Batzarra.

- GAOn ARGITALPENA: 2023/01/27, 18 zk.

- BOEn ARGITALPENA: 2023/04/10, 85zk.

- IZENA EMATEKO EPEA: 

  Hasiera data: 2023ko urtarrilaren 28a. 

  Amaiera data: 2023ko maiatzaren 9a.

- BEHIN-BEHINEKO ONARTUEN ETA BAZTERTUEN ZERRENDA: GAOn argitaratuta 2024/11/07, 215 zk.

Argitaratu da behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera egin duten pertsonen artean baztertua izan denik ez badago ere, 10 egun balioduneko epea izango dute, parte hartzeko eskaera egin eta onartuen zerrendan onartutako hautagai modura agertu ez diren pertsonek erreklamazioak aurkezteko, bere kasuan.

Behin-behineko zerrenda behin betiko zerrendatzat hartuko da, ebazpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik zenbatzen hasita hamar laneguneko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Erreklamaziorik aurkeztuko balitz, ebazpen berri batean onartu edo baztertuko litzateke, non behin betiko zerrenda onartuko den. Ebazpen hau ere Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udaletxeko iragarki-taulan eta udaleko www.oiartzun.eus web orrialdean argitaratuko da.

Behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrendaren aurka erreklamazioa epea: 2024/11/08tik 2024/11/21era (biak barne).

Oposizio faseko lehengo ariketaren A zatiko data, ordua eta tokia zehaztea: 2024ko abenduaren 10ean izango da, goizeko 9:30etan, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan (Madalensoro, 1).

Oposizio faseko lehen probaren B zatiko data, ordua eta tokia zehaztea: 2024ko abenduaren 10ean izango da, goizeko 11:30etan Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan (Madalensoro, 1).

Hautagaiak nortasuna legez egiaztatzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.     

 

LEHENENGO ARIKETA: Ezagupen teorikoko proba, derrigorrezkoa eta baztertzailea. Ariketa honek bi atal izango ditu eta egun berean edo egun desberdinetan izan daitezke. Bi atalak egun berean egiten badira, atal horien ordena alda daiteke.   

— A) atala: Idatziz oinarri hauen gaiei buruz prestatutako aukerako galderak erantzun beharko dira. Epaimahai Kalifikatzaileak galderak ofizioz deusezta ditzake, horretarako arrazoiak ikusten baditu.

Gehienez 20 puntu eskuratu ahal izango dira, eta hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira 10 puntu eskuratzen ez dituzten hautagaiak.

Epaimahaiak, kontuan izanda eskatu daitekeen gutxieneko maila eta aurkeztu direnen ezagutza-maila, horien nortasuna jakin baino lehen, proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa ezarriko du, eta erabaki hori publiko egingo du.      

—B) atala: Galdera batzuk idatziz erantzungo dira, gai-zerrendako edukiei buruzkoak. Galderak galdera-sorta bati edo galderei idatziz erantzutea izan daitezke.    

Gehienez 30 puntu eskuratu ahal izango dira, eta hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira 15 puntu eskuratzen ez dituzten hautagaiak.

- BEHIN BETIKO ONARTUEN ETA BAZTERTUEN ZERRENDA: GAOn argitaratuta 2024/12/02, 232 zk.

Argitaratu da behin betiko onartuen eta baztertuen zerrenda.

LEHENENGO ARIKETAREN A) ETA B) ATALEN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ONARTZEA ETA ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA

Lehenengo  ariketaren A) eta B) atalei dagozkien azterketaren behin-behineko emaitzak onartu, argitaratu eta erreklamazio epea irekitzeko erabakia hartu da.

Erreklamazio epea: 2024/12/11tik 2024/12/17ra, biak barne.

- Bigarren ariketa, gaitasun fisikoaren proba, 2025eko urtarrilaren 17an egingo dela jakinarazten da. Galtzarabordako kiroldegian goizeko 9:00tan honako proba fisikoak egiteko: bizkortasuna neurtzeko zirkuitua eta abdominalak.

Belodromoen eguerdiko 11:00etan: 1.000 metroko abiadura eta erresistentzia lasterketa.

Proba hau derrigorrezkoa eta baztertzailea da, eta Gai ala Ez-Gai gisa baloratuko da. Oinarrien II. eranskinean jasotzen diren hiru ariketak egingo dira, eta horien balorazioa horretarako ezarritako baremoen arabera egingo da. Baremo horiek aipatutako eranskinean daude zehaztuta.

- LEHENENGO ARIKETAREN A) ETA B) ATALEN BEHIN BETIKO EMAITZAK ONARTZEA

Lehenengo  ariketaren A) eta B) atalei dagozkien azterketaren behin betiko emaitzak onartu eta argitaratu dira.

BIGARREN ARIKETAREN INGURUKO ARGIBIDEAK

Epaimahaiak erabaki du gaitasun fisikoaren probaren inguruko honako argibide hauek argitaratzea:

  • Parte hartzaileek 8: 30etatik aurrera Galtzarabordako kiroldegira sartu ahal izango dira. Bertan aldagelak izango dituzte, behar izanez gero aldatu edo dutxatu ahal izateko.
  • 9: 00etan hasiko dira probak, eta ezarritako ordenan (Beñat Gaiton lehendabizi) hasiko da zirkuitua. (Gogoan izan, funtsezko puntu gisa, ezin dela pikarik bota, ezta lurra ukitu ere bankuen eremuan, eta beharrezkoa dela kanpaia jotzea espaldera igotzen den bakoitzean). Argitaratu da zirkuitua ondo egiteko bideoa.

           Hautagaien hurrenkera honako hau izango da (zozketa egin da):

           - GAITON GONZALEZ DE TXABARRI BEÑAT

           - GARMENDIA ETXEBERRIA XABIER

            - GONZALEZ ERAUSO ANE

            - LIMA DE CARVALHO-RODRIGUES ALBERTO AMANDIO

            - MAKAZAGA DE LA TORRE  AITOR

            - MANTEROLA IRURETA IAGOBA

            - MITXELENA FERNANDEZ DE GOROSTIZA NAIARA

            - PONTESTA URRUZMENDI ENEKO

            - TORRES TAMAYO ODEI

            - ZABALETA ARAMENDI IORITZ

            - ECHEGOENA BUJEDO AITOR KARMELE

            - FLORES RETEGUI ANDONI

  • Parte-hartzaile guztiak zirkuitua amaitzean, abdominalak ezarritako ordenan egingo dira. (Hemen garrantzitsuena, jeisterakoan koltxonetak bizkarrarekin ukitzea eta igotzean kokotsa belaunekin ukitzea izango da. Baldintza horietako bat betetzen ez badute, errepikapena ez da kontabilizatuko). Argitaratu da abdominalak ondo egiteko bideoa. 
  • Kiroldegiko probak amaitutakoan, Donostiako Belodromora abiatuko gara. Ordu erdi lehenago sartu ahal izango gara esparrura. Hemen aldagelak ere erabili ahal izango dituzte.
  • 10:45ean dortsalak banatuko ditugu eta 11:00ak arte berotu ahal izango dute.
  • 11:00etan emango diogu hasiera 1.000 metroko probari. Finish argazki bidez kontrolatuko da, eta 6 pertsonako bi txandatan egingo da, ezarritako ordenaren arabera.

OHARRA: Kleo Arai Azpiazu Elbusto hautagaiak lehenengo ariketaren behin betiko emaitzen aurka gora jotzeko helegitea aurkeztu du eta, kautelaz, bigarren ariketara joateko aukera izango du, proba fisikoak egiteko hurrenkeran azkena izango delarik. 

-  BIGARREN ARIKETAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK, ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA ETA HIRUGARREN ARIKETAREN EGUNA, ORDUA ETA LEKUA JAKINARAZTEA

Bigarren ariketari dagozkion behin-behineko emaitzak onartu dira eta argitaratu dira. 

Erreklamazioak egiteko 5 egun balioduneko epea irekitzea erabaki da: 2025eko urtarrilaren 20tik 24ra, biak barne.

- HIRUGARREN ARIKETA

Hirugarren ariketaren data, ordua eta tokia zehaztea: 2025eko otsailaren 13an, goizeko 10:00etan Oiartzungo Udaletxean, 2. solairuan (Done Eztebe plaza, 1). Hautagaiak nortasuna legez egiaztatzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.

Hirugarren ariketa teoriko-praktikoa da, derrigorrezkoa eta baztertzailea. Kasu praktikoak edota teoriko-praktikoak ebaztea izango da, gaitegiari buruzkoak.

Gehienez 50 puntu eskuratu ahal izango dira, eta hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira 25 puntu eskura tzen ez dituzten hautagaiak.