Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikulutik eratorritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuak (OPOSAKETA-LEHIAKETA):
- Udaltzain agentea
- Arkitekto Teknikoa
- Baso-peoiak 2
- Berdintasunerako Teknikaria
EPEAK:
- ONARPENA: 2022ko abenduaren 13ko Tokiko Gobernu Batzarra.
- GAOn ARGITALPENA: 2022/12/27, 244 zk.
- BOEn ARGITALPENA: 2023/03/14, 62 zk.
- IZENA EMATEKO EPEA:
Hasiera data: 2023ko martxoaren 15a.
Amaiera data: 2023ko apirilaren 14a.
HAUTAKETA PROZESUETAN PARTE HARTZEKO ESTEKA:
https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/LLEHautaketaProzesuakWEB/concursosAytos/063?idioma=eu
- BEHIN-BEHINEKO ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO ZERRENDA (GAOn argitaratuta 2023/10/04, 192 zk.)
Behin-behineko onartutako eta baztertutako zerrendaren aurka 10 egun balioduneko epea irekitzen da: 2023/10/05etik 2023/10/19ra, biak barne.
- BEHIN BETIKO ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO ZERRENDA ETA OPOSIZIO FASEKO LEHEN PROBAREN A ZATIA EGITEKO DEIALDIA (GAOn argitaratuta 2024/05/10, 90 zk.)
Gaurko GAOn argitaratu da onartutako eta baztertutako behin betiko zerrenda, epaimahaikideak izendatu dira eta oposizio faseko lehen probaren A zatia egiteko deialdia egin da.
Oposizio faseko lehen probaren A zatiko data, ordua eta tokia: 2024ko ekainaren 28an izango da, goizeko 10:00etan, Oiartzungo Udaletxean (Doneztebe plaza, 1, bigarren solairua). Hautagaiak nortasuna legez egiazta tzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.
- LEHENENGO ARIKETAREN A ZATIKO BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK, ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA ETA B ZATIARI DAGOKION AZTERKETA EGITEKO DEIA
Behin-behineko emaitzak argitaratu dira eta erreklamazioak egiteko 10 egun balioduneko epea irekitzea erabaki da: 2024ko uztailaren 1etik 12ra, biak barne. Oposizio faseko lehen probaren B zatiko data, ordua eta tokia zehaztea: 2024ko uztailaren 19an izango da, goizeko 10:00etan, Oiartzungo Udaletxean (Done Eztebe plaza, 1, bigarren solairua). Hautagaiak nortasuna legez egiaztatzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute. - LEHENENGO ARIKETAREN A ZATIKO BEHIN BETIKO EMAITZA ONARTZEA ETA B ZATIARI DAGOKION BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ONARTZEA ETA ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA Lehenengo ariketaren A zatiari dagozkion behin-behineko emaitzen aurka ez da erreklamaziorik aurkeztu, eta beraz, lehenengo ariketaren A zatiari dagozkion behi betiko emaitzak onartu dira. Lehenengo ariketaren B zatiari dagozkion behin-behineko emaitzak onartu dira. B zatiaren behin-behineko emaitzen aurkako erreklamazioak aurkezteko 10 egun balioduneko epea irekitzea erabaki da: 2024ko uztailaren 22tik abuztuak 6ra, biak barne. - Lehenengo ariketaren B zatiari dagokion azterketa (erantzun zuzenekin) argitaratu da (2024/07/29) - LEHENENGO ARIKETAREN B ZATIKO BEHIN BETIKO EMAITZAK ONARTZEA ETA LEHIAKETALDIARI HASIERA EMATEA Lehenengo ariketaren B zatiari dagozkion behin betiko emaitzak onartu dira, eta hautagaiei, aldez aurretik alegatutako merezimenduak egiaztatzeko, 10 egun balioduneko epea ematea: 2024ko irailaren 3tik 16ra, biak barne. Oposizio fasea gainditu duten hautagaien artean Edurne Gallo Santamariak ez du egiaztatu euskarako 4. hizkuntza eskakizuna, beraz, 4. hizkuntz eskakizunari dagokion azterketa egin beharko du, eta honek ere merezimenduak aurkeztu beharko ditu (epe berdinean), modu kautelarrean. 4. hizkuntza eskakizunari dagokion azterketaren data 2024ko irailaren 16tik urriaren 15a bitartean izango da, data zehatza, lekua eta ordua jakin bezain laster jakinaraziko da. Hautagai honek egiaztatu du 4. HE duela, eta beraz, ez du azterketarik egin beharko. - MERITUEN BEHIN-BEHINEKO BALORAZIOA Epaimahaiak alegatutako eta egiaztatutako merezimenduen balioespena egin eta lehiaketaldiaren behin-behineko emaitzak onartzea eta argitaratzea erabaki du. Hautagaiek 5 egun balioduneko epea izango dute egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko eta beharrezkoak diren zuzenketak egiteko: 2024ko irailaren 19tik 25era, biak barne. - LEHIAKETALDIKO BEHIN BETIKO EMAITZAK ONARTZEA ETA IZENDAPEN-PROPOSAMENA EGITEA Merezimenduen behin-behineko emaitzen aurka erreklamazio bat aurkeztu da, eta epaimahaiak erreklamazio onartu du. Erreklamazioaren arrazoia eta onartzeko arrazoiak epaimahaiaren erabakian jaso dira. Erreklamazioa onartuta, epaimahaiak administrazio bereziko eskalako teknikari azpieskalari eta erdi mailako teknikari motari dagokion plaza, berdintasunerako teknikari lanpostuari dagokiona, lehiaketa-oposizio sistemaren bidez betetzeko hautaketa prozesuko hautagaien merezimenduen behin betiko emaitzak onartu eta argitaratu dira. Hautaketa prozesuko azken kalifikazioak onartu dira, hautagai bakoitzarentzat oposaketa eta lehiaketa faseetan lortutako puntuazio guztiak batuta. Hautaketa prozesu osoko emaitzak ikusita, lehenengo hautagaiaren aldeko esleipen proposamena onartu da, hain zuzen ere, Maitane Iribar Aizpurua hautagaien alde. Izendapen hau burutu aurretik, proposatutako hautagaiak aurkeztu beharko ditu, oinarri orokorretako hamabosgarren oinarriari jarraiki, 20 egun balioduneko epean, behin betiko emaitzen zerrenda argitaratzen denetik zenbatzen hasita, hautaketa-prozesuan parte hartzeko aurkeztutako eskaeran alegatutako baldintzen egiaztagiriak:
Adierazitako agiriak aurkeztea ezinezkoa bada, deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ahal izango du hautagaiak, zuzenbidean onargarria den edozein frogabide erabiliz. Funtzionario publiko edo lan- kontratuko langile denak ez ditu agiri bidez justifikatu beharko aurreko izendapena lortzeko egiaztatutako baldintzak eta betekizunak. Ministerio, administrazio autonomiko, toki-korporazio edo menpeko erakunde publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, bere izaera eta bere zerbitzu- orrian jasotako inguruabar guztiak egiaztatuz. Adierazitako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatutako hautagaiak ez badu bere dokumentazioa aurkezten edo eskatutako baldintzak betetzen ez baditu, ezin izango da izendatu, eta bere jarduketa guztiak baliogabetuta geratuko dira, eskabidean faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizunari kalterik egin gabe, eta hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatuko du. Oinarri espezifikoetako seigarren oinarriari jarraituz, Alkate andreari proposatu zaio plazarik eskuratu ez dutenen eta hautaketa prozesuko oposizio fasea gainditu dutenekin lan-poltsa onartzeko. Epaimahai Kalifikatzaileak hartutako erabakiaren aurka, ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Alkateari, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. |
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika