Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuak:
- Mendi, ingurumen eta obretako administraria
- Udaltzain agentea (lehiaketa)
- Informatika laguntzailea:
- Gizarte langileak 2
-----------------------------------------------------------------------------------------------
- BEHIN-BEHINEKO ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO ZERRENDA (GAOn argitaratuta 2023/10/13, 198 zk.)
Behin-behineko onartutako eta baztertutako zerrendaren aurka 10 egun balioduneko epea irekitzen da: 2023/10/16tik 2023/10/27ra, biak barne.
- BEHIN BETIKO ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO ZERRENDA (GAOn argitaratuta 2023/11/14, 219 zk.)
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onartu da.
Zerrenda horretan jaso dira behin-behinean Autobaremazioa Formularioan lortutako puntuazio osoa, hautagai bakoitzak behar bezala sinatutako erantzukizunpeko adierazpenean adierazitakoaren arabera. Autobaremazioak izangaiak bere eskaeran alegatutako eta autobarematutako merezimenduen emaitza baino ez du islatzen. Ez du esan nahi puntuazio hori zuzena denik.
Hautaketa-prozesu honetako zortzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera autobalorazio handiena duten lehenengo bost izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute, azaroaren 15etik 28ra (biak barne), eskabidean alegatutako merezimenduak eta parte hartzeko baldintzak agiri bidez aurkezteko.
Dagokion dokumentazioa Oiartzungo Udaleko erregistro elektronikoren bidez edo erregistrorako udaleko laguntza bulegoan (Done Eztebe plaza, 1) aurkeztu behar da.
- EUSKARA AZTERKETA EGITEKO DEIALDIA (3. HE)
Alberto Amandio Lima De Carvalho Rodrigues hautagaiari dei egiten zaio azterketa hori egiteko, honako egun, leku eta ordu hauetan:
UNED-Gasteiz
Pedro de Asua,2
01008 Vitoria – Gasteiz
- EUSKARA FROGAREN EMAITZAK.
Argitaratu dira euskara frogaren emaitzak eta hamar lan eguneko epea ireki da erreklamazioak aurkezteko: 2023/11/28tik 2023/12/13ra, biak barne.
Argitaratutako jarraibideei jarraituz deskarga daiteke azterketa, eta erreklamazioa aurkezteko, erreklamazio orria argitaratu da.
- MEREZIMENDUEN BEHIN-BEHINEKO KALIFIKAZIOAK
Epaimahai kalifikatzaileak merezimenduen behin-behineko kalifikazioak onartu ditu.
Merezimenduen behin-behineko kalifikazioaren aurka erreklamazioak aurkezteko 10 egun balioduneko epea ireki da: 2024ko otsailaren 13tik 26ra, biak barne).
- MEREZIMENDUEN BEHIN BETIKO EMAITZAK ONARTZEA ETA ESLEIPEN PROPOSAMENA
Epaimahai kalifikatzaileak merezimenduen behin betiko kalifikazioak onartu ditu, eta zerrendan dagoen lehenengo hautagaiaren aldeko esleipen proposamena onartu du, hain zuzen ere, Xanet Lizeaga Biurrarena hautagaiaren alde.
Honenbestez, Alkate andreari proposatu zaio Xanet Lizeaga Biurrena izendatzeko praktiketako funtzionario, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren prestakuntza ikastaroa hasten denetik izango dituelarik ondorioak, 15.2 oinarri orokorren jasotako iraupenarekin, udaltzaingoko agente lanpostuari dagokion administrazio bereziko eskalako zerbitzu bereziak azpieskalako udaltzaingo motari dagokion plaza betetzeko
Izendapena burutu aurretik, proposatutako hautagaiak aurkeztu beharko ditu, oinarri orokorretako hamahirugarren oinarriari jarraiki, 20 egun balioduneko epean, behin betiko emaitzen zerrenda argitaratzen denetik zenbatzen hasita, hautaketa-prozesuan parte hartzeko aurkeztutako eskaeran alegatutako baldintzen egiaztagiriak:
Adierazitako agiriak aurkeztea ezinezkoa bada, deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ahal izango du hautagaiak, zuzenbidean onargarria den edozein frogabide erabiliz.
Funtzionario publiko edo lan- kontratuko langile denak ez ditu agiri bidez justifikatu beharko aurreko izendapena lortzeko egiaztatutako baldintzak eta betekizunak. Ministerio, administrazio autonomiko, toki-korporazio edo menpeko erakunde publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, bere izaera eta bere zerbitzu- orrian jasotako inguruabar guztiak egiaztatuz. Adierazitako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatutako hautagaiak ez badu bere dokumentazioa aurkezten edo eskatutako baldintzak betetzen ez baditu, ezin izango da izendatu, eta bere jarduketa guztiak baliogabetuta geratuko dira, eskabidean faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizunari kalterik egin gabe, eta hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatuko du.
Epaimahai Kalifikatzaileak hartutako erabakiaren aurka, ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Alkateari, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika