UDALTZAINGOKO AGENTEA- EGONKORTZE PROZESUA (LEHIAKETA-OPOSIZIOA)

Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikulutik eratorritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuak (OPOSAKETA-LEHIAKETA):

- Udaltzain agentea

- Arkitekto Teknikoa

- Baso-peoiak 2

- Berdintasunerako Teknikaria

- BEHIN-BEHINEKO ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO ZERRENDA (GAOn argitaratuta 2023/10/17, 200 zk.)

Behin-behineko onartutako eta baztertutako zerrendaren aurka 10 egun balioduneko epea irekitzen da: 2023/10/18tik 2023/10/31ra, biak barne.

- BEHIN BETIKO ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO ZERRENDA, EPAIMAHAIKIDEAK IZENDATZEA ETA OPOSIZIO FASEKO LEHEN PROBA EGITEKO DEIALDIA (GAOn argitaratuta 2024/02/19, 35. zk.)

GAOn argitaratu da behin betiko onartutako eta baztertutako hautagaien zerrenda, epaimahaikideak izendatu dira eta oposizio faseko lehen probaren deialdia egin da.

Oposizio faseko lehen probaren A zatiko data, ordua eta tokia zehaztea: 2024ko apirilaren 10ean izango da, goizeko 9:00etan, Oiartzungo Udaletxean, (Doneztebe plaza, 1, bigarren solairua). 

Oposizio faseko lehen probaren B zatiko data, ordua eta tokia zehaztea: 2024ko apirilaren 10ean izango da, goizeko 10:30ean, Oiartzungo Udaletxean, (Doneztebe plaza, 1, bigarren solairua).

Hautagaiak nortasuna legez egiaztatzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.    

- LEHENENGO ARIKETAREN (A ETA B ZATIAK) BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ETA ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA

Lehenengo ariketaren (A eta B zatiak) behin-behineko emaitzak onartu eta argitaratzea erabaki da. 

ehenengo ariketaren A zatiak gehieneko balioa 20 puntukoa da eta B zatiak gehieneko balioa 40 puntukoa, eta lehen probatik kanporatuak izan dira proba osoan (A eta B zatiak batuta) 30 puntu  edo gehiago eskuratzen ez dituztenak.

Erreklamazioak aurkezteko 10 egun balioduneko epea irekitzea erabaki da: 2024ko apirilaren 11tik 24ra, biak barne.

- LEHENENGO ARIKETAREN (A ETA B ZATIAK) BEHIN BETIKO EMAITZAK ONARTZEA 

Lehenengo ariketaren behin-behineko emaitzen aurka ez da erreklamaziorik aurkeztu, eta beraz, lehenengo ariketaren (A eta B zatien batuketa) behin betiko emaitzak onartzea (bederatzigarren oinarriaren arabera gainditzeko 30 puntu behar dira) eta argitaratzea erabaki da. 

- EUSKARA AZTERKETA EGITEKO DEIALDIA (3. HE)

Alberto Amandio Lima De Carvalho Rodrigues hautagaiari dei egiten zaio azterketa hori egiteko, honako egun, leku eta ordu hauetan: 

  • HE:   3. HE
  • Euskarazko azterketa idatziaren data: 2024-05-17, ostirala.
  • Ordutegia: 08:45

Lekua: Elbira Zipitira Eraikina

           Ondarreta Pasealekua, 20018 Donostia, Gipuzkoa

           https://www.ehu.eus/es/web/gipuzkoa/elbira-zipitria-zentroa 0. solairua

- EUSKARA FROGAREN EMAITZAK.

Argitaratu dira euskara frogaren emaitzak eta hamar lan eguneko epea ireki da erreklamazioak aurkezteko: 2024/06/12tik 2024/06/25era, biak barne.

Emaitzekin batera erreklamazio orria argitaratu da.

- LEHIAKETALDIA IREKITZEA

3. HEko azterketa egitera deitutako hautagaiak ez du azterketa gainditu eta ez du erreklamaziorik aurkeztu, eta, beraz, hautaketa-prozesutik kanpo uzten da behin betiko.

Oposizio fasea gainditu duten bi hautagaiei (Ander Azurmendi Querejetari eta Ioritz Zabaleta Aramendiri) aldez aurretik alegatutako merezimenduak egiaztatzeko 10 egun balioduneko epea ematea: 2024ko ekainaren 27tik uztailaren 10era, biak barne.

- MERITUEN BEHIN-BEHINEKO BALORAZIOA ETA ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA

Alegatutako eta egiaztatutako merezimenduen balioespena egin da eta lehiaketaldiaren behin-behineko emaitzak onartzea eta argitaratzea erabaki da.

Hautagaiek 5 egun balioduneko epea izango dute egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko eta beharrezkoak diren zuzenketak egiteko: 2024ko uztailaren 12tik 18ra, biak barne.

- MERITUEN BEHIN BETIKO BALORAZIOA ETA IZENDAPEN PROPOSAMENA

Merezimenduen behin-behineko emaitzen aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, administrazio bereziko eskalako zerbitzu bereziak azpieskalari eta udaltzaingo motari dagokion plaza, udaltzaingoko agente lanpostuari dagokiona, lehiaketa-oposizio sistemaren bidez betetzeko hautaketa prozesuko hautagaien merezimenduen behin betiko emaitzak onartu dira.

Epaimahaiak Alkate andreari proposatu dio Ander Azurmendi Querejeta izendatzeko udaltzaingoko agente lanpostuari dagokion administrazio bereziko eskalako zerbitzu bereziak azpieskalari eta udaltzaingo motari dagokion plaza betetzeko.

Izendapen hau burutu aurretik, proposatutako hautagaiak aurkeztu beharko ditu, oinarri orokorretako hamabosgarren oinarriari jarraiki, 20 egun balioduneko epean, behin betiko emaitzen zerrenda argitaratzen denetik zenbatzen hasita, hautaketa-prozesuan parte hartzeko aurkeztutako eskaeran alegatutako baldintzen egiaztagiriak:

 

  • Kargu publikoak betetzeko ezgaituta ez dagoela eta diziplina-espediente bidez Administrazio Publikoaren zerbitzutik kendu ez dutela dioen adierazpena.

 

  • Herri Administrazioen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasun-arrazoiren batean sartuta ez egotearen adierazpena.

 

  • Korporazioak zehazten dituen zerbitzu medikoek emandako ziurtagiri medikoa, oinarri hauen arabera dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duena. Ezgaitasuna duten hautagaiek organo eskudunaren ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko dute, izaera hori eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko gaitasuna egiaztatzen dituena.

 

  • Eskabide-orriak aurkezteko epea amaitzen den egunean titulua edo hori lortzeko moduan dagoela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua eta deialdiaren oinarrietan eskatzen diren gainerako betekizun espezifikoak egiaztatzea.

 

Adierazitako agiriak aurkeztea ezinezkoa bada, deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ahal izango du hautagaiak, zuzenbidean onargarria den edozein frogabide erabiliz. Funtzionario publiko edo lan- kontratuko langile denak ez ditu agiri bidez justifikatu beharko aurreko izendapena lortzeko egiaztatutako baldintzak eta betekizunak. Ministerio, administrazio autonomiko, toki-korporazio edo menpeko erakunde publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, bere izaera eta bere zerbitzu- orrian jasotako inguruabar guztiak egiaztatuz. Adierazitako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatutako hautagaiak ez badu bere dokumentazioa aurkezten edo eskatutako baldintzak betetzen ez baditu, ezin izango da izendatu, eta bere jarduketa guztiak baliogabetuta geratuko dira, eskabidean faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizunari kalterik egin gabe, eta hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatuko du.