Karaez (Bretainia) eta Oiartzun 1994ko maiatzaren 14an senidetu ziren. Jon Iñarra zen Oiartzungo alkate eta Jean-Pierre Jeudy Karaezkoa.
1993an hasi ziren Oiartzun eta Karaezen arteko harremanak, senidetza ofizializatzera eraman zutenak. Garai hartan sortu zen Oiartzun-Karaez Senidetza Elkartea, Joxe Mari Mendikute lehendakari zela. Ordutik, elkarte hau arduratu da bi herrien arteko harremana mantentzeaz, batez ere.
Kirol, kultura, hizkuntza eta ekonomia mailako harreman ugari izan dituzte bi herriek urte hauetan guztietan: kirolari oiartzuarrak joan izan dira Bretainiara; eta bretoiak etorri izan dira euskarazko hezkuntza sistema ezagutzera gurera, baita kooperatibismoaren filosofia ezagutzera ere.
KARAEZ datutan:
Karaezko Udal Kanpinean senidetza duten herrietako biztanleek egonaldia doan dute, argindarra eta ibilgailuaren kuota bakarrik ordaindu behar dituzte. Informazio gehiago, Karaezko Udalaren webgunean.
Oiartzun-Karaez Senidetza Elkartearen KONTAKTUA: senidetza1994@hotmail.com
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika