Oiartzungo Udala Argeliako saharar errefuxiatu kanpamentuetako Tichla herriarekin dago anaituta. Oiartzungo El Watan elkarteak 2006 urtetik dihardu bi herrien arteko lotura hau bultzatu nahian eta saharar herriaren egoera ezagutarazi eta salatu nahian.

Urtean zehar egiten diren ekintzak bi eremutan garatzen dira; badira Oiartzunen egiten direnak eta badira Argeliako errefuxiatu kanpamentuetan egiten direnak ere. Aipatu behar da ekintza batzuk finkoak direla, hau da, urtero errepikatzen direla, eta beste batzuk berriz saharar herriak momentuan bizi duen egoeraren ondorioz egiten direla.

Jarraian, eremu bakoitzean egiten diren ekintzak azaltzen ditugu:

Oiartzunen egiten ditugun ekintzak, besteak beste, honako hauek dira: janari bilketa, Sahararen aldeko astea (hitzaldiak, haurrentzat antzerkiak, afariak,…) eta oporrak bakean programa (bi hilabetez Oiartzungo familiek haur sahararrak hartzen dituzte harreran).

Lehen esan bezala, egoerak eskatzen badu beharrezko manifestazioak edota elkarretaratzeak antolatzen dira

Errefuxiatu kanpamentuei dagokionez finko mantentzen den proiektu bat proiektu kulturala da. Urtero, neguko bidaian antzerki talde batekin bidaiatzen dugu (pailazoak, musikoak, magoak,…), Ausserd probintziako eskola guztietan antzerki bat eskainiz.

Bestetik, 2011. urteaz geroztik plastikozko ur bidoien banaketa egiten gabiltza Tichla herriko familien artean.

El Watan Oiartzungo beste agente batzuekin elkarrekintzan aritzen da:

  • Oiartzun Irratiarekin: Sahararen inguruko informazioa eta elkartearen ekintzen berri ematen laguntzen du.

  • Udalekuak: haur sahararrak Oiartzungo haurrekin harremanetan jartzeko aukera paregabea eskaintzen du. Sahararren egoera ezagutarazten ere laguntzen du Sahararen aldeko eguna antolatuz.

  • Haurtzaro Ikastolak eta Elizalde Ikastetxeak janari bilketan eta familia berrien bilaketan laguntzen dute.   

El Watan Elkartearen KONTAKTUA: sahara_oiartzun@hotmail.com

 

Gehigarriak