Helduen antzerki-taldean izen-ematea ireki da gaur

Astean bi orduko saioa izango da Edurne Agirrezabalaren gidaritzapean

Txinalka, Oiartzungo helduen antzerki taldean izena emateko epea ireki da gaurtik hilaren 11 arte.

Urriaren 5etik aurrera, ikasturtean zehar astean bi orduko saio bat jasoko dute antzerkiko ikasleek (astelehenetan 19tatik 21etara), Edurne Agirrezabala irakaslearen eskutik. Eskolak Karaez kaleko lokalean izango dira.

Ikasturteko prezioa 60 euro izango da oiartzuarrentzako, eta 80 euro herritik kanpoko ikasleentzat. Ordainketa Euskadiko Kutxako 3035 0126 60 1260900006 kontu korrontean egin behar da, ikaslearen izen-abizenak zehaztuz.

Izen-emate papera toki hauetan hartu daiteke: Manuel Lekuona bibliotekan; Elorsoro kiroldegian; Makutxon; Amaxkarren; Garmendi txokolategian eta anbulatorioan. Dirua ingresatu ondoren, papera eta ordaindu izanaren ziurtagiria udaletxean edo kiroldegian aurkeztu behar dira. 

Informazio gehiago nahi duenak, Agirrezabalarekin berarekin jar daite harremanetan: edujo56@hotmail.com.