14 puntu landuko dira
Datorren asteazkenean, irailak 30, ohiko udalbatzarra izango da. 14 puntuko gai zerrenda landuko dute zinegotziek. Hauxe:
1) Aurreko batzarraldiari dagokion aktaren onarpena.
2) Udal Batzorde iraunkor informatiboen maiztasuna eta osaketan zenbait aldaketa.
3) Egoitza hiri zoru eremu jakinetan kokatutako beheko solairuetako lokalak eta teilatupeetan eranskin edo erabilera tertziarioetatik egoitza erabilerarako aldaketa erregulatzen duen ordenantzaren behin betiko aldaketa.
4) 2016 urteko Udal Zerga Ordenantzen behin-behineko onarpena.
5) Oarsoaldea SAri 2015eko kontratazio programarekin loturiko dirulaguntza emateko proposamena.
6) Oarsoaldea SAri 2015eko kudeaketa planarekin loturiko dirulaguntza emateko proposamena.
7) OKISAri dirulaguntzak bideratzeko proposamena.
8) Udal aurrekontuetako 4/2015 kreditu aldaketaren onarpena.
9) Udal aurrekontuetako 5/2015 kreditu aldaketaren onarpena.
10) Udal aurrekontuetako 6/2015 kreditu aldaketaren onarpena.
11) Udal kontabilitatean onartuta dauden eskubide batzuk baliogabetzeko proposamena.
12) Landetxe plazan etxebizitzak, lokalak eta aparkalekuak eraikitzeko obren adjudikazioa zela eta jarritako bermea ez itzultzeko hartutako erabakiaren aurka jarritako errekurtsoaren amaieraren berri ematea.
13) Beste organoen jardueraren jarraipena.
14) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika