TELP ikastaroan izena emateko deialdia herritarrei

Urriaren 9a arte dago irekita epea

Euskara Elkartera egitasmoaren baitan hizkuntza ohituren inguruko ikastaroa antolatu dugu Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Udalak: TELP tailerra (Taller d´Espai Lingüistic Personal). Urriaren 16an, 23an eta 30ean izango da, dohainik. Herritarrei ere zabaldu nahi diegu deialdia. Interesa dutenek urriaren 9a bitarte dute izena emateko aukera, Ttur-Tturren.

Nori ez zaio gertatu euskaraz hitz egiten hasi eta norbaitek ez dakiela esaten dionean deseroso sentitzea? Edo pertsona batekin gaztelaniaz hasi eta ondoren, euskaraz badakiela konturatzea? Bada, TELP tailerraren helburua da besteak beste, euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea, eta hainbat baliabide eta tresna eskaintzea. TELPak Valentzian du jatorria, eta 2007az geroztik EMUN kooperatibak eskaintzen du Euskal Herrian.

Euskara Elkartera egitasmoan parte hartzen duten elkarteetako kideek izango dute lehentasuna tailer honetan, oarte hartzeko. Baina horiez gain, irakasle eta hezitzaile lanetan ari direnei, eta herritarrei ere zabaldu nahi diegu deialdia. Ikastaro honen hartzaileak euskaraz egiteko gogoa duten hiztunak dira, hizkuntza kontzientziadunak. Tailerra 20 bat lagunentzako dago pentsatua. 

XEHETASUNAK: 

Ordu Kopurua: 10.

Egunak: Urriak 16, 23 eta 30

URRIAK 16: 17:00-20:30

URRIAK 27: 17:00-20:30

URRIAK 30: 17:00-20:00

Tailerrean parte hartzeko jo ezazue Ttur Ttur Euskaltzaleon Bilgunera, urriaren 9a baino lehen. Telefonoa: 943 26 01 82, eta e-posta: elkartera@tturttur.eus

Animatu eta parte hartu!