Euskaraz dotoreago kanpainan parte hartzen ari diren arropa denda eta mertzerietan oihalezko poltsak banatu ditugu bezeroei oparitzeko. Oiartzungo 18 establezimendu ari dira parte hartzen kanpaina horretan, eta bakoitzean 30 bat poltsa utzi ditugu Euskaraz dotoreago leloarekin. Bezeroek euskararekiko eta establezimendu horiekiko erakusten duten jarrera saritu nahi dugu, horregatik, animatu nahi ditugu bezeroak establezimendu horietan ere euskaraz eskatzera eta euskaraz hitz egitera. Euskara arropa dendetako ohiko hizkuntza izan dadin.
Eskualdeko udaletako euskara zerbitzuak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen laguntzaz, ari dira gauzatzen ekimena lau herrietan. Oiartzunen Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunetik gauzatzen da merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa Udalarekin duen hitzarmenaren bitartez. Eskualdean, guztira, ia 90 establezimendu ari dira parte hartzen. Oiartzunen 18, Pasaian 20, Lezon 3 (3 daude guztira) eta Errenterian 48.
Oiartzunen parte hartzen ari diren establezimenduak ondokoak dira:
1) Alcampo (jantzien atala): Mamut
2) Azkar kirolak: Elizalde
3) Azkar kirolak: Elizalde
4) Baobab: Elizalde
5) Begoña Zalakain: Elizalde
6) Carrefour (jantzien atala): Carrefour
7) El Paso: Talaia poligonoa
8) Intersport Extreme: Talaia poligonoa
9) Kinkila: Elizalde
10) Lurdes arropa denda: Altzibar
11) Mas por menos: Talaia poligonoa
12) Oiartzun Running Shop: Olagarai kalea, Ugaldetxoko poligonoa
13) Oiartzun Zone: Olagarai kalea, Ugaldetxoko poligonoa
14) Orratz: Elizalde
15) Oskarbi: Elizalde
16) Pukas Outlet: Olagari kalea, Ugaldetxoko poligonoa
17) Stock Factory: Mamut
18) Zumitz: Elizalde
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika