Arditurriko txondorra piztuko da datorren larunbatean

Abenduaren 17a bitarte, bisita gidatuak egin ahal izango dira

Datorren larunbatean (hilak 26) txondorra piztuko da Arditurrin, Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta. Garai bateko ikazkinen lana berreskuratu eta ezagutzera emateko saioa izango da aurtengoa ere. 

16:00etatik aurrera, kalejira eta talo tailerra izango dira haurrentzat, Abaraxka ludotekaren laguntzarekin. 17:00etan, berriz, bertsolari eta txistularien laguntzarekin piztuko da txondorra.

Abenduaren 17a arte ariko dira ikazkinak bertan lanean. Tarte horretan, txondorraren inguruan argazki erakusketa eta bideo emanaldiak izango dira interpretazio zentroan. Bisita gidatuak egiteko aukera ere izango da, aurrez erreserbatuta (943 49 50 69 edo 943 49 94 21 telefonoetara deituta).

Abenduaren 4, 6 , 8 eta 10ean eskaintza bereziak egingo dira txu-txu trena, txondorra eta meategiak bisitatzeko; hori ere, aldez aurretik erreserbatuta.

Abenduaren 17an, festa giroan itzaliko da Arditurriko txondorra.

Gehigarriak

Arditurriko txondorra piztuko da datorren larunbatean