Herriko bederatzi eremutan argiteria aldatu da, aurrezpen energetikoa eta ekonomikoa lortzeko

Guztira, 287 farolatako argia aldatu da

Efizientzia energetikoa lortzeko, herriko bederatzi eremutan farolen argiak aldatu ditu aurten Udalak. Guztira, 287 farolatako argia aldatu da. Lan hauek egiteko, 60.000 €ko inbertsioa egin du Udalak. Gipuzkoako Foru Aldundiak 10.000 €ko laguntza emango dio Udalari.

Datorren astelehenean hasiko dira udal langileak azkeneko eremuan aldaketak egiten: Ugaldetxoko Igerobi bidean. Azken aste honetan, Karrikan eta Kontzejupe plazan egin dituzte argiteria aldaketak.

Urtean zehar, Iturriozko Ozentzio kalean; Elizaldeko Euskal Herria plazan, Kaskazuri plazan, Elorrondo kalean eta Doneztebe plazan; eta, Arraguako Makarraztegi poligonoan ere egin dira aldaketak.

Argiteria berritzearekin, Udalak energian eta ekonomian aurreztea lortuko du. 99 tona CO2 eta 11 tona petroleo gutxiago isuriko ditugu oiartzuarrok eta 9.000 € gutxiago ordaindu beharko dugu urtean argindarrarengatik.

Gehigarriak

Herriko bederatzi eremutan argiteria aldatu da, aurrezpen energetikoa eta ekonomikoa lortzeko