Merkataritza ttikia suspertzeko antolaketaz foroa izango da asteazkenean

Bilera irekia Manuel Lekuona bibliotekan da

Merkataritza ttikia suspertzeko azkeneko foro parte-hartzailea izango da etzi (hilak 23, asteazkena). Hitzordua Manuel Lekuona bibliotekan da, 20:00etan.

Aurreko saioan, Ekintza Plana egiteko proposamenak zehaztu ziren. Orduan lehenetsitako egiteko eta proiektuak aurrera eramateko merkatarien, udalaren eta herritarren arteko antolaketa egokia aztertu eta adostuko da aste honetako saioan.

Metodologia erraza erabiliko da saioan, hurbildu nahi duten merkatari eta herritarrak eroso sentitzeko.

Gehigarriak

Merkataritza ttikia suspertzeko antolaketaz foroa izango da asteazkenean