Sare sozialetako biolentzia matxistari buruzko hitzaldia izango da asteazkenean

15 urtez goitiko gazteei zuzenduta dago

Datorren asteazkenean (hilak 23) Lahia-Nahia Sexologia Elkarteko kideek Indarkeria matxista sare sozialen bidez hitzaldia eskainiko dute Manuel Lekuona bibliotekan, 17:30ean. 15 urtez goitiko gazteei zuzendutako saioa izango da (DBH 4. mailatik gorakoak).

Sare sozialetan indarkeria matxista identifikatzen eta sare horien bidez zabaltzen diren mezuak eta horien eraginen gaineko zalantzak argitzeko eta hausnartzeko tartea izango da hitzaldi hau. Alegia, sare sozialetako indarkeria matxistaren zergatiak, ondorioak eta eraginak aztertzeko.

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira herrian antolatutako ekimenetako bat da.