Biolentzia matxista jasan duten emakumeentzako autolaguntza tailerra, bigarren urtez martxan

Oiartzungo emakumeek ere parte hartu dezakete eskualde mailako programan

Biolentzia matxista jasan duten edo jasaten duten emakumeentzako autolaguntza tailerra martxan dago bigarren urtez eskualdeko lau udalen lankidetzari esker. Taldearen laguntzarekin, bizi duten egoeratik ateratzeko norberak bere errealitatearen, baliabideen eta indarren arabera erabakia hartzea da helburua.

Eskualde mailako proiektua da. Astean bi orduko saioa izaten da Errenterian (asteazkenetan, 17:30etik 19:30era, Merkatuzarren). Saioak elebitan dira eta Sorburu taldeko Beatriz Zalakain da dinamizatzailea.

Konfidentzialtasuna eta anonimotasuna erabat bermatzen dira saioetan. Asistentzia ere bakoitzaren beharren eta premien araberakoa da. Ekaina arte, nahi denean gehitu daiteke taldera. Baldintza bakarra dago: besteen erritmoak eta erabakiak ere errespetatzea.

Autolaguntza tailerretara joan ahal izateko haurtzaindegi zerbitzua behar duenak Oiartzungo udaletxeko Gizarte-Ongizate zerbitzuan eska dezake (gizarte@oiartzun.org edo 943 49 05 52), hiru egun lehenago.

Autolaguntza tailerrak arlo askotako gaiak jorratzen ditu indarkeriarik gabe bizitzeko nahia duten emakumeekin: beldurrak bideratu; zalantzak eta kezkak erantzun; entzunak eta errespetatuak izan; baliabide eta laguntzei buruz informatu; hitz egiteko eta elkar entzuteko espazioa sortu; elkar laguntzeko; indarkeria, tratu txar eta irainertik nola irten ikasi...

Gehigarriak

Biolentzia matxista jasan duten emakumeentzako autolaguntza tailerra, bigarren urtez martxan