Ikasle gela jarraitua larunbatean irekiko da

Manuel Lekuona bibliotekako beheko aretoa Ikasle Gela gisa irekiko da datorren larunbatetik aurrera (hilak 26).

Urtarrilaren 31 arte, astelehenetik igandera 09:00etatik 22:00etara egongo da irekita ordutegi jarraiarekin.

Bibliotekako ganbarako Ikasle Gelak bere horretan funtzionatzen jarraituko du, alegia, liburutegiko ordutegiaren barruan (astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00 eta 16:00-20:00; larunbatetan, 09:00-13:00).

Gehigarriak

Ikasle gela jarraitua larunbatean irekiko da