Asteazkenean, azaroko ohiko udalbatzarra

15 puntuko gai zerrenda landuko da

Azaroko ohiko udalbatzarra izango da asteazkenean (hilak 30), 19:00etan udaletxeko areto nagusian.

15 puntuko gai zerrenda hau landuko dute zinegotziek:

1) Aurreko batzarraldiari dagokion aktaren onarpena.

2) Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta, Oiartzungo EH Bilduk aurkeztutako mozioa.

3) Euskararen nazioarteko eguna dela eta, "Zer egin dezaket nik euskararen alde" izeneko adierazpena, Oiartzungo EH Bilduk aurkeztutako mozioa.

4) Auzolana arautzeko udal ordenantzaren hasierako onarpena.

5) LIN-3B eremua urbanizazio eta jarduera industriala ezartzeko baldintzak zehazteko Oiartzungo Udala eta Argitze-Eder SLren arteko hitzarmenaren onarpena.

6) Lintzirin poligonoan zoladura eta dranaitzea konpontzeko proiektua finantzatzeko Oiartzungo Udala eta Carrefour Property Espala SLUren arteko hitzarmenaren berri ematea.

7) Oarsoaldearekin lankidetza hitzarmen esparrua 2016ko Gestio Planerako.

8) ARR3 eremuko xehetasun azterketa behin betikoz onartzea.

9) Oiartzungo bideen inbentarioko planoan 585 bideari buruzko informazioa osatzea.

10) Beloaga bidea A herribidea berreskuratzeko espedientea.

11) Auto-taxi garraiorako hiri-zerbitzuen 2017rako tarifak onartzea.

12) Hainbat zergen ordainagiriak baliogabetzea.

13) Aurrekontuaren exekuzioaren berri ematea.

14) Beste organoen jardueraren jarraipena.

15) Eskari-galderak.