Maiatza arte iraungo duen film-zikloa hasiko da datorren ostiralean

Zinegileak Kultur Elkarteak antolatu du, Udalaren laguntzarekin

Datozen hilabeteetan bigarren film-zikloa izango da, Zinegileak Kultur Elkarteak antolatuta eta Udalak lagunduta. Josune Cousillas Kultura zinegotziak, Zinegileak Kultur Elkarteko antolatzaile eta laguntzaileekin batera honen berri eman nahi du.

Lehenengo saioa datorren ostiralean (hilak 20) izango da: Xavier Artigas eta Xapo Ortegaren Ciutat morta dokumentala ikusiz eta egileekin solastuz hasiko da zikloa.

Maiatza bitartean, hilabetean behin film-emanaldia eta egileekin hizketan aritzeko aukera izango da herrian bertan. Saio guztiak udaletxeko areto nagusian izango dira, ostiral ilunabarretan (19:00etan) eta dohainik.

Udalak zinemazaleak direnak eta jakinmina duen edonor egitarau interesgarri honetaz gozatzera gonbidatu nahi ditu. Era berean, Udalak Zinegileak Elkartearen lana eskertu nahi du publikoki, bestela herrian eta inguruan ikustea hain erraza ez den lanak Oiartzunera hurbiltzeagatik.

FILM-ZIKLOKO EGITARAUA:

Urtarrilak 20: Ciutat morta (Xavier Artigas eta Xapo Ortega).

Otsailak 24: I´m not from here (Maite Alberdi); Gure hormek (Maider Fernandez eta Maria Elorza); eta Homing (Xabier Iriondo).

Martxoak 17: Beti bezperako koplak (Ageda Kopla Taldea); Zepo (Cesar Diaz Melendez); Bird boy (Pedro Rivero eta Alberto Vazquez); I said I would never talk about politics (Aitor Oñederra); eta Decorado (Alberto Vazquez).

Apirilak 21: Pedalo (Juan Palacios).

Maiatzak 12: Boye (Sebastian Arabia).

 

Gehigarriak

Maiatza arte iraungo duen film-zikloa hasiko da datorren ostiralean