Elurra eta izotzarengatik alerta protokoloa martxan jarriko du datorren astean Udalak

Gatza emango zaie herritarrei euren baserri eta herribideetarako

Datorren astean elurtze eta izotz-arriskuarengatik alertan egongo da Oiartzun. Udalak protokoloa martxan jarriko du, eguraldiarengatik herritarrek pairatu ditzaketen eragozpenak eta arriskuak gutxitzeko helburuarekin.

Bide batez, jakinarazi nahi da euren baserrietara heltzeko herribideetarako behar duten herritarrei gatza emango diela Udalak. Horretarako, goizetan Udalak Gaetxen duen biltegitik pasa daitezke.

Elurrak edo izotzak sortutako edozein arazoren aurrean, udaltzaingoaren zenbakia hau da: 943 49 33 11.