Gurasoentzako ipuin tailerra emango du Pello Añorgak

Toki mugatuak izango direnez, aldez aurretik izena eman behar da

Pello Añorga ipuin-kontalari, idazle eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak Elkar entzuteko gunea sortzen etxean. Liburuak, ipuinak eta kontaketa lagun ikastaroa emango du otsailean Manuel Lekuona bibliotekan.

0-7 urte arteko haurren gurasoei bideratutako ikastaroa da bereziki. Hala ere, adin-tarte horrekin lotura eta gaiarekin interesa duten irakasle, hezitzaile, begirale edota irakasle-ikasleentzako ere irekita egongo da. Bi orduko lau saiotan banatuko da tailerra: otsailaren 1, 2, 8 eta 9an (18:00etatik 20:00etara).

Euskarazko ahozko transmisioa indartzea eta, ipuin eta liburuen bidez haurrekin harreman afektibo, emozional eta literarioa lantzea izango dira ikastaroaren helburu nagusiak.

Ikastaroak plaza mugatuak izango ditu. Hori dela eta, aldez aurretik izena eman behar dute parte hartzeko interesa dutenek. Bibliotekako harreran jaso daiteke informazio gehiago eta parte hartzeko izena eman.

Gehigarriak

Gurasoentzako ipuin tailerra emango du Pello Añorgak