19 hautagai daude Kirol Sarirako

197 lagunek egin dituzte proposamenak

Oiartzungo II. Kirol Sarirako proposamenak egiteko epea bukatu berri den honetan, Udalak eskerrak eman nahi dizkie herriko kirolari, kirol elkarte eta eragileak hautagaitzarako proposatuz parte hartu duten guztiei.

Guztira, 197 lagunek parte hartu duten euren proposamena helarazteko. Egin dituzten proposamenak kontuan hartuz, 19 hautagai daude Kirol Saria jasotzeko: futbola; pilota; arrauna; atletismo; arte martzialak; txirrindularitza; saskibaloia; eskalada; kirol kazetaritza etabarrean dabiltzan norbanako, eragile eta taldeak dira proposatutakoak.

Oiartzungo Kirol Aholku Kontseiluaren ardura izango da orain hautagaien artean aurtengo Kirol Saria nork merezi duen erabakitzea.

Saria, Kirol Astearen baitan banatuko da (martxoaren 27ko astean) eta orduan jakinaraziko da publikoki nori emango zaion.

Gehigarriak

19 hautagai daude Kirol Sarirako