Oiartzungo langile baten heriotza salatzeko elkarretaratzearekin bat egin du Udalak

Atzo hil zen kamioizalea

Atzo lan-istripuz hil zen Oiartzungo enpresa bateko langile zen kamioizale bat. 58 urteko gizasemea Lanbarrenen kokatua dagoen Transportes Insausti enpresako langilea zen, autonomo gisa lan egiten zuena. Ikaztegieta parean, N1 errepidean, gidatzen zuen kamioia irauli eta hil egin zen atzo goizaldean.

Bihar LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea egingo dute Lanbarrenen heriotza hau eta garraio arloko lan-prekarietata salatzeko. Oiartzungo Udaleko EH Bilduko Gobernu Taldeak ere bat egingo du deialdi honekin.

Oiartzungo Udalak lan-istripuan hildako langilearen senide eta lagunei dolu-minak eta elkartasuna adierazi nahi dizkie momentu latz hauetan. Horrez gain, garraio munduan dagoen prekarietatea salatu nahi du, eta langile guztientzako lan-baldintza duinak eta segurtasuna bermatuta dituztenak aldarrikatu.