0-3 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoentzako tailerra datorren astean

Hezkuntza kontuetan gurasoen arteko koherentzia izango da gaia

0-3 adin tarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako tailerra antolatu du Udalak, Adingabeko Mahaiaren eskutik, hilaren 14rako (asteartea).

Javi Bravo gizarte hezitzaileak dinamizatuko du saioa. Gaia, gurasoen arteko koherentzia seme-alabak hezteko garaian izango da.

Saioa Manuel Lekuona bibliotekako beheko aretoan izango da, 17:30ean. Ordu eta erdiko iraupena izango du. Haur-zaintza zerbitzua eskainiko da tarte horretan.

Gehigarriak

0-3 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoentzako tailerra datorren astean