Xanistebanak iragartzeko kartel lehiaketa, martxan

Bost sari daude jokoan

Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan da. Maiatzaren 31 arte aurkeztu daitezke lanak udaletxeko informazio bulegoan (egunero, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era. Azkeneko egunean 13:00etan bukatuko da lanak entregatzeko ordua).

Kartelaren neurria 70x50 cm-koa izango da. Nahi den teknika erabili daiteke kartela sortzeko garaian. Nahitaezko baldintza, Xanistebanak 2017 leloa agertzea izango da. Nahi duen guztiak parte hartu dezake, original bat baino gehiago aurkeztuz ere bai. Egileak ezingo du kartela sinatu. Bere datu pertsonalak lanarekin batera entregatuko den gutunazal itxi batean idatziko ditu (izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta langabetua bada, froga-agiria).

Bost sari jokoan

Herriko festak iragartzeko kartelean genero berdintasun bermatzeko irizpideak kontuan hartuko dira. 

Bost sari banatuko dira: irabazlea (xanistebanetako irudia izango dena karteletan, egitarauan eta Oiartzun urtekarian; 600 euro); oiartzuar onena (300 euro); bi akzesit (bakoitza 50 eurokoa) eta gaztetxoen lana sustatzeko, 100TZE Sormen Espazioko beka (urtebeteko eskola doan).

Epaimahaia Jai Batzordeak osatuko du eta honek hartuko ditu erabakiak. 

Gehigarriak

Xanistebanak iragartzeko kartel lehiaketa, martxan

Fitxategiak