Udan zortzi kirol eskaintza izango dira Oiartzunen

Elorsoro kiroldegian izen-ematea irekita dago

Eskualdeko Kirol Mahaiak aurten ere antolatu du udako kirol eskaintza. Oiartzunen, zortzi jarduera egiteko aukera izango dute 3 eta 16 urte harteko haur eta gaztetxoek uztailaren 3tik 28ra. Dagoeneko izen-ematea ireki da Elorsoro kiroldegian.

Padel (hastaptena) aerobik; spinning (edota biak); gimnasia erritmikoa; babes pertsonala; sport games; akrobaziako gimnasia eta lerro irristaketa egiteko aukera izango da herrian. Ikastaroak 30,6 eta 56,1 € artean kostako dute (jardueraren arabera).

Gezak; Tximeleta eta, Maider eta Naiara mitxelena izango dira jarduera horien arduradunak.

Eskualdean, 35 jarduera baino gehiago

Errenteria, Lezo eta Pasaian kirol jarduera gehiago badaude antolatuta eta oiartzuarrek horietan ere izena eman dezakete, gainerako herrietako bizilagunen baldintza berberetan. Aurten, 35 jarduera baino gehiago izango dira aukeran (boleibola, igeriketa, tenisa, brake dance, eskalada, btt, arrauna, surfa...). Gehienak, haur eta gaztetxoei bideratuak daude, baina 18 urtez goitikoentzako eskaintza ere bada: aquafit, igeriketa, zumba...

Eskualde mailako jarduerak ekainaren 12an hasi eta irailaren 3an bukatuko dira. Bitarte horretan guztian irekieta egongo da izen-ematea (tokirik baldin bada, behintzat). Prezioa, ikastaroen data eta egiteko adina jardueraren araberakoa izango da.

Oiartzunen zein eskualdeko beste herrietan izango diren ekintzei buruzko informazio osatua Elorsoro kiroldegian jasoko dute interesatuek. 

Gehigarriak

Udan zortzi kirol eskaintza izango dira Oiartzunen

Fitxategiak